- > Castellano

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

12 ordu solidario AEAri aurre egiteko erronka

9 ekaina | 6:00 am - 6:00 pm

- > Castellano

Apirilaren 21ean, AEA hitza ikusi ahal izan zen zerutik Kolitza mendian. “12 ordu solidario AEAri aurre egiteko – Elkarrekin posible da” erronkaren lehen pausoak izan dira. Egun horretan, balmasedarrok gure mendi enblematikoenera igotzeko hitzordua genuen, Dar Dar elkartearen ekimena sustatzeko bideoa egiteko. Erakunde horrek gaixotasun neurodegeneratibo larria den Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren (AEA) ikerketan aurrera egiteko borrokatzen du.

Erronka bera ekainaren 9an egingo da. Hain zuzen, 6:00etatik 18:00etara, San Severino plazatik Kolitzara doan bidean ibiliko dira, etenik gabe. Erronka bost pertsona ausartek egingo dute: Iker Lezamak eta Álex Olmosek BTTn eta Javier Zorrillak, Carlos Gutiérrezek eta Jon Millánek trail running-ean. Lagundu nahi duten pertsona guztiek animatu ahal izango dituzte bidea haien alboan eginez bizikletaz, korrika edo oinez. Gainera, aukera emango da dohaintzak eginez ere laguntzeko, egun horretan jakinaraziko duten kontu-zenbakian edo kamiseta laranjak erosiz (dagoeneko eskuragarri daude Emakumearen Etxean). Kamiseta batek 8 euro balio du, baina bi kamiseta edo gehiago erosiz gero, unitateko 5 euro ordaindu beharko dira.

Elkarrizketa protagonistekin

Xehetasunak

Data:
9 ekaina
Ordua:
6:00 am - 6:00 pm
Ekitaldi kategoria:
,

Egoitza

Plaza San Severino
Balmaseda, Bizkaia España + Google Map

Utzi erantzun bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

five + 20 =