- > Castellano

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

“La Cuadri del Hospi” elkartearen aldeko Ongintza-gala

15 ekaina | 8:00 pm - 10:00 pm

|Errepikatuko Ekitaldi (Ikusi guztia)

One event on 17 June, 2018 at 11:00am

- > Castellano

Aurtengo ongintza-galan bildutako dirua “La cuadri del hospi” proiektuari emango diote. Ekainaren 15erako sarrerak jada salgai daude Emakumearen Etxean, 5 euroan. Egun horretan, 20:00etatik aurrera, Klaret Antzokian Ana Suárez Musika Eskolako ikasleen emanaldiaz gozatu ahalko dugu, Marta Parejo dantza-eskolako ikasleekin batera. Balmasedako Imagen gimnasioaren eta Villasana de Menako Energy Fitness gimnasioaren laguntza izango dute. Horrez gain, Tiratafloja antzerki-taldearen parte-hartze berezia ere izango dugu. Emozioz beteriko bi ordu izango dira, haurren minbizia humanizatzeko, sozializatzeko eta ikerketa sustatzeko, baita hezur-muina emateari buruzko informazioa zabaltzeko ere.

Horrez gain, ekainaren 17an, igandean, hainbat kirol-erakustaldi egingo dira Errotarenan. Club Ialis Rítmicak gimnasia erritmikoa eskainiko digu; Joanai Balmasedak, berriz, taekwondo-erakustaldia antolatuko du. Ekitaldia 11:00etan hasiko da, eta sarrera doan izango da. Hala ere, txartelak salduko dira, bertaratzen direnek hainbat sariren zozketan parte hartu ahal izan dezaten: Enkarterriko produktuak, doako hotel-gauak, erlojuak, doako hipika-eskolak eta abar.

Ez egin zalantzarik; parte hartu jarduera solidario horietan.

 

Xehetasunak

Data:
15 ekaina
Ordua:
8:00 pm - 10:00 pm
Ekitaldi kategoria:
, , , , ,

Egoitza

Klaret Antzokia
San Juan plaza, 1
Balmaseda, Bizkaia 48800 España
+ Google Map
Telefonoa:
946802974

Utzi erantzun bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

nineteen + 12 =