- > Castellano

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

Abian da Irakurri, Gozatu eta Oparitu ekimena

12 Martxoa - 31 Maia

- > Castellano

Irakurri, Gozatu eta Oparitu (IGO) ekimenaren XII. edizioa ere Balmasedan egingo da. Programa horrek irakurzaletasuna sustatzen du, eta martxoaren 12tik maiatzaren 31ra bitartean egongo da abian. Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen du, Udaleko Euskara Zerbitzuarekin eta udal-liburutegiarekin lankidetzan. Lehen urratsa irakurtzea da. Nahikoa da liburutegira joatea, euskarazko liburu bat maileguan hartzea eta irakurtzea. Liburua itzultzean, fitxa sinple bat beteko dugu, liburuari buruzko iritziarekin, eta liburuzainak erosketa-txartel bat emango digu, hitzartutako liburu-dendan erabiltzeko (Balmasedan, Maruri liburu-dendan). Azken urratsa beste liburu bat oparitzea da: lagun bati, senide bati, nork bere buruari…

Erosketa-txartelari esker, euskarazko edozein liburu % 35 merkeago eskuratu ahalko dugu. Gainera, apiril eta maiatz bukaeran, 30 euroko txartel bat zozkatuko da hilabetean zehar irakurketa-fitxa bete dutenen artean, euskarazko lanak erosteko. Ekainaren 15era arte erabili ahalko da.

Xehetasunak

Hasiera:
12 Martxoa
Amiera:
31 Maia
Kategoria Ekitaldi:

Antolatzaile

Servicio Euskera Ayuntamiento
Telefonoa:
946800000
Posta elektronikoa:
ayto@balmaseda.eus
Webgunea:
www.balmaseda.eus

Egoitza

Biblioteca municipal
Plaza San Juan
Balmaseda, Bizkaia 48800 España
+ Google Map
Telefonoa:
946802974

Utzi erantzun bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

12 + 4 =