- > Castellano

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

“Balmaseda Memoria Historikoa: 1925-1940” liburuaren aurkezpena

18 azaroa, 2018 | 12:00 am - 2:00 pm

- > Castellano

Aldizkariaren aurreko zenbakian iragarri genuen bezala, azaroaren 18an, igandean, Memoria Historikoari buruzko liburu bat aurkeztuko da. Horren oinarria dira 1925 eta 1940 urteen arteen Balmasedan bizitako 36 pertsonaren deklarazioak. Haien oroitzapenek (haien haurtzaroa, gaztaroa…) erakutsiko digute nola bizi izan zen hemen Alfontso XIII. erregealdia, II. Errepublika, gerra aurrea eta Gerrate Zibila. Memoria Histórica Balmaseda Memoria Historikoa: 1925-1940, euskaraz eta gaztelaniaz idatzi da. Gainera, garai hartako hainbat argazki, marrazki, mapa eta prentsa-izenburu ditu. Balmasedako Udalak babestu eta Javier Barriok (Enkarterriko Museoaren zuzendaria) eta Juan Tomás Sáez “Pikizu”k sinatu dute. Harresi Kulturala Elkartea azken sei urteotan bizitza-testigantzak berreskuratzen ibili da, eta horietan oinarritu da liburua.

Aurkezpena 12:00etan izango da Kultur Etxean. Horren ostean, “Balmaseda hartzearen” antzezpen historikoa egingo da San Juan plazan, 13:00etatik aurrera. Bertan, Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoak eta Frentes de Euzkadi Antzerki Taldeak gudarien aginte-postu bat eta kanpainako ospitale bat aurkeztuko dizkigute. Horrez gain, hiribilduan gertutako bonbardaketak antzeztuko dituzte, eta baita tropa frankisten sarrera ere.

Xehetasunak

Data:
18 azaroa, 2018
Ordua:
12:00 am - 2:00 pm
Ekitaldi kategoria:
,

Antolatzaile

Área de Cultura-Ayto Balmaseda
Telefonoa:
946802974
Webgunea:
www.balmaseda.eus

Egoitza

Kultur Etxea
San Juan plaza, 1
Balmaseda, Bizkaia 48800 España
+ Google Map
Telefonoa:
946802974

Utzi erantzun bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

twenty − 20 =