Lege informazioa

- > Castellano

Azken eguneraketa: 2016/10/23

Informazio Orokorra

Webgune hau (aurrerantzean “Webgunea”) ondoko honen jabetzakoa da:

BALMASEDAKO UDALA

IFK: P4810400D

Helbidea: San Severino plaza, 1- 48800 Balmaseda Bizkaia

Telefono-zenbakia: + 34 946800000

Helbide elektronikoa: ayto@balmaseda.eus

Webgunea: www.balmaseando.eus

LEGE-OHARRA

Balmasedako Udalak webgune honen bidez Balmasedako udal-blogari buruzko intereseko informazioa ematen du (gaurkotasuna eta oharrak). Bereziki ekitaldien agendari buruz. Informazio hori argitalpenaren egunean indarrean dagoena da (2016‑10‑23).

Balmaseando.eus webgunearen ardura duten kudeatzaileek arreta berezia jarriko dute informazio hori zehatza izan dadin; horretarako aldian-aldian eguneratuko dute webgunea eta antzeman bezain laster zuzenduko dituzte akatsak. Hori dela eta, webgunearen arduradun kudeatzaileek ezin dute bermatu akatsak egongo ez direnik edo uneoro informazioa eguneratuta egongo denik.

Hori dela eta, webgune honetan argitaratutako informazioak izaera informatzailea eta kulturala baino ez dauka; bertan, ez da egintza administratiboen komunikaziorik edo jakinarazpen politiko edo ofizialen komunikaziorik egingo. Azken horiek legez ezarritako bide ofizialen bidez jakinaraziko dira.

Hala eta guztiz ere, webgunearen autoretza ez duten edukiak identifikatu egingo dira egilearen edo egile kolaboratzaile(ar)en izen eta abizenekin; hortaz, kasu horietan, webgunearen arduradun kudeatzaileek ez dute webgunearen bidez erakusten diren idatzien edota datuen egiazkotasunaren gaineko erantzukizunik hartuko. Edonola ere, webgunearen arduradun kudeatzaileek argitaratutako edukiek honako irizpide hauek betetzen dituztela zainduko dute:

  • Hizkera plurala erabiltzea, hirugarren pertsonen irudiari kalterik egiten ez diona eta berdintasun ezaren edo tratu txarren apologia egiten ez duena.
  • Ez da gai politikoei buruzko gairik onartuko.
  • Funtzionamenduan dauden enpresa pribatuen jardueren gaineko informaziorik ere ez da onartuko.
  • Hirugarrenen pertsonengandik jasotako informazioa baldin bada, datu edo irudiak lortzeko iturriaren erreferentzia agertu beharko da beti.

Terminoak eta baldintzak

Webgune honetara edo webgune honen edozein orrialdetara sartzeak jarraian jaso diren lege-oharrak, ohartarazpenak eta erabilera-terminoak ezagutu eta onartzea dakar:

Balmaseando.eus web-atarira sartzeko zein bertan jasotako informazioa erabiltzeko erantzukizuna erabiltzailearena baino ez da izango. Balmasedako Udala ez da gertakari horietatik eratorritako inongo kalteren erantzulea, eta ezin du bermatu sarbidea ez denik etengo edo bertako edukiak zein softwareak ez duenik akatsik edo kalterik sortuko.

Webgunearen arduradun kudeatzaileek aldez aurretik abisatu gabe aldaketak egiteko eskubidea dute, webgune honetan egoki deritzoten behar beste aldaketa egin edo informazioa eguneratu, aldatu edo kentze aldera.

Webgunearen arduradun kudeatzaileek webgune honen erabilera-terminoak eta baldintzak alde bakarretik aldatzeko eskubidea dute. Dena den, termino eta baldintzen aldaketak behar bezala jakinaraziko dira webgune honen bitartez, eta argitaratzen diren unetik aurrera izango dira eraginkorrak.

Erabilera egokia

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgune hau behar bezala erabiltzeko. Halaber, Balmaseando.eus-en edo hirugarrenen eskubideen kontrako ekintzak edo Webgunea kaltetu, erabiltezin bihurtu, gainkargatu edo hondatu ditzaketen ekintzak edo webgunearen erabilera normala eragozten dituztenak ez burutzeko konpromisoa hartzen du. Modu hertsian ez bada ere, debeku dira honako hauek:

  • Hirugarrenen eskubideak urratzea (intimitaterako eskubidea eta nork bere irudia izateko eskubidea, jabetza intelektualerako eta industrialerako eskubideak, etab.).
  • Webgune honetako irudiak erabilita edozein motatako publizitatea egitea, hala nola, eskatu gabeko mezu elektronikoak edo antzeko komunikazioak bidaltzea (spama).
  • Birus informatikoak, agiri kaltetuak edo webgune honen bitartez eskura dauden sistemetan edo edukietan kalteak edo aldaketak sor ditzakeen beste edozein software edo programa informatiko sartzea.
  • Erabiltzaileak ezin izango ditu webguneko edukiak lortu webgune honetan eskaintzen ez diren, adierazten ez diren edo normalean Interneten erabiltzen ez diren bideak edo prozedurak erabilita. Interneten normalean erabiltzen diren prozedurak, betiere, webgunean eta berorren edukietan kalterik edo arriskurik sortzen ez baldin badute erabili ahal izango dira.

Erantzukizuna

Erabiltzailea erantzule bakarra izango da arauak hausten baditu edo webgune honen erabilera desegokia edo legez kanpokoa egiteagatik hirugarren pertsonengan kalteak sortzen baditu.

Balmasedako Udalak ez du inolako erantzukizunik bere gain hartuko sor daitezkeen interferentziek, hutsegiteek, etenaldiek, birus informatikoek, matxura telefonikoek edo sistema elektronikoaren jardunean deskonexioak eragin ditzaketen kalteen aurrean, baldin eta ez badagozkio Balmasedako Udalari. Era berean, ez du telefono-lineen, Interneten edo beste sistema elektronikoen akatsek edo gainkargek eragin ditzaketen atzerapenen edota sistema elektronikoaren erabileran sor daitezkeen blokeoen erantzukizunik izango.

Balmasedako Udalak ez du webgune honetan agertzen den eta hirugarren batzuek eman duten informazioaren egiazkotasuna bermatzen eta ez du informazio horietan egon daitezkeen akatsek sortutako ondorioen erantzukizunik hartuko.

Halaber, Balmasedako Udalak ez du webgune honetako esteka elektronikoen bidez (linkak), zuzenean edo zeharka, ikus daitezkeen edukien, produktuen edo zerbitzuen erantzukizunik izango. Esteka horiek ez dute inolako loturarik ezartzen Balmasedako Udalaren eta esteka horien jabetza duten partikularren edo erakundeen artean. Era berean, Balmaseando.eus-en arduradun kudeatzaileen esku geratzen da webgunean agertzen diren estekak alde bakarretik eta edozein unetan kentzea.

Balmasedako Udalak ez du erantzukizunik bere gain hartuko kanpoko hirugarren batzuek erabiltzailearen disko gogorrean instala ditzaketen cookieei dagokienez eta euren webgunearen edukietan antzeman daitezkeen akats tipografikoei edo zehaztasunik ezari dagokionez.

Webgunearen arduradun kudeatzaileek informazio-eskaerak eta kontsultak egiteko bideak ezarriko dituzte (posta elektronikoko postontziak, kontsulta-formularioak eta abar), eta horien bitartez jasotako informazio-eskaera edo kontsultei erantzuteko emandako informazioa gutxi gorabeherakoa izango da; ez da, inondik inora, loteslea izango prozedura administratiboak ebazteko, azken horiek legeen eta arauen mende daude-eta.

Segurtasun neurriak

Balmasedako Udalak aplikatu beharreko legerian eta, bereziki, Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta lege hori garatzen duten arauetan ezarritako antolaketa-neurri tekniko eta legalak ezarri ditu, webguneari eusten dioten sistemen segurtasuna eta ematen den informazioaren osotasuna bermatzeko.

Jabetza intelektuala

Balmasedako Udalak web-atari honen diseinuaren, edukien, logotipoen eta abarren jabetza du, betiere, ez bada jabetza desberdin bat adierazten; horiek guztiak jabetza intelektualari dagozkion eskubideek babesten dituzte. Horiek erabili, erreproduzitu, zabaldu, jakinarazi, eraldatu edo antzeko jarduerak egitea guztiz debekatuta dago, salbu eta Balmasedako Udalak horretarako berariazko baimena ematen baldin badu.

Webgune honetan agertzen diren dokumentuak edota informazioa berrerabiltzea onartzen da, betiere eduki horiek osorik mantentzen badira eta horien iturria adierazten bada (Sektore Publikoko Informazioa Berrerabiltzeari buruzko azaroaren 16ko 37/2007 Legea). Debekatuta dago horiek legez kanpoko jarduerak egiteko erabiltzea. Baimen hori ez da aplikagarria jabetza intelektual edo industrialaren menpe dauden dokumentuetan (patenteak, diseinuak, marka erregistratuak); batez ere, hirugarren batzuenak badira.  Erabiltzaileak ez du Balmasedako Udalaren jabetza intelektuala urratzen duen jarduerarik burutuko, ezta webgunean adierazten diren hirugarren batzuena urratzeko jarduerarik ere.

Edonola ere, berrerabiltzean, datu pertsonalen babesak ezartzen dituen oinarriak errespetatu behar dira, Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Legeak ezarritakoari jarraiki.

 

PRIBATUTASUN-POLITIKA IRAKURRI BALMASEDA.EUS WEBGUNEAN

Herritarren www.balmaseda.eus web-atariaren jabetza industrial eta intelektualeko eskubideak zein erabiltzaileen erregistrorako edukiak (testuak, irudiak, soinuak, audioak, bideoak, diseinuak, sormen-lanak, softwarea) Balmasedako Udalaren jabetzakoak dira. Administrazioek egindako edo gordetako dokumentuak berrerabiltzeko, Sektore Publikoko Informazioa Berrerabiltzeari buruzko azaroaren 16ko 37/2007 Legean ezarritakoari jarraituko zaio. Erabiltzaileak web-atarira sartzeko bere datuak gorde eta arduraz erabiliko ditu; halaber, erabiltzaileak izango du horien konfidentzialtasunaren ardura osoa. Erabiltzailea da izapideak egiteko bere kontu pribatura sartuz egiten dituen jarduera guztien azken arduraduna. Tokiko erakundea ez da erantzule izango erabiltzaileak hirugarren batzuekin partekatzen baditu bere sarbide-datuak eta horren ondorioz herritarrak kalteak jasaten baldin baditu bere aldez aurretiko baimenik gabe izapideak edo ekintzak hasteagatik. Administrazio-izapideak egiteko kontu pertsonalera igortzen zaion informazioa gordetzeko ardura du erabiltzaileak. Webgune honen bitartez zerbitzurik onena eskaintzeko asmoz, eta erabilera errazteko helburuarekin, bisitatu den orrialde-kopurua aztertzen da, bai eta bisita-kopurua, bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna ere. Horretarako, Interneteko zerbitzu-hornitzaileak egindako datu estatistikoak erabiltzen dira. Informazio horrekin herritarren web-atariaren erabilera-maiztasuna aztertzen da, konexio-datuen eta gehien bisitatutako atalen arabera. Herritarren web-atarian aldi baterako cookieak erabiltzen dira. Horiek webgunera konektatuta gauden bitartean metatzen dira eta konexioa bukatzen denean ezabatzen dira. Ez da erabiltzailearen IP helbidea erregistratzen. Pribatutasun-politika hori herritarren web-atarian baino ez da aplikatzen, eta ez da bermatzen webgune honen bidez egindako sarbideetan edo beste webguneetara sartzeko esteketan. Herritarren web-atariaren bidez eskainitako informazio-zerbitzuak guztiz doakoak dira. Tokiko erakundeak zerbitzua edozein unetan aldatzeko edo zerbitzuaren ezaugarriak kentzeko eskubidea dauka. Herritarren web-ataria ezin da indarrean dagoen legearen kontrako jarduerak egiteko erabili, eta, bereziki, ezin dira hauek egin, besteak beste:
• Tokiko erakundearen edo hirugarrenen aurka jokatu.
• Delituzko ekintza diren eduki desegokiak edo legez kanpokoak hedatu, besteak beste: terrorismoaren apologia, programa piratak, haur-pornografia, mehatxuak, iruzurrak, aberasteko piramide-eskemak, birusak, fitxategi akastunak eta mehatxuzko kodea edo toki erakundeari edo hirugarrenei kalte egin diezaieketen ekintzei lotuta daudenak.
• Zerbitzua (edo zerbitzuari konektatutako sareak edo sarea) kaltetu, desgaitu, gehiegi kargatu edo zaildu, edo edonork zerbitzua erabiltzeko aukera oztopatu.
•Administrazio izapideak egiteko konturen batera baimenik gabe sartzen saiatu: bidegabe sartu, pasahitzak deszifratu edo aipatu ez den beste bideren baten bidez kontura sartu.
• Izapideak egiteko kontua desegoki erabili, norberaren helburuak betetzeko.
• Zerbitzua edo zerbitzuaren zati bat merkaturatu edo berriro banatu.