- > Castellano

- ekitaldia hau amaitu da.
Energia berritagarrien komunitate bat sortzeko bilera
2 Otsaila | 6:30 pm - 8:30 pm
- > Castellano
Datorren otsailaren 2an lehenengo bilera publikoa egingo da interesa duten pertsona eta enpresek energia berriztagarrien komunitatea zer den ezagutzeko eta, interesatuta egonez gero, bertan parte hartzeko. 18:30ean izango da, Kultur Etxean.
Komunitate mota horien helburu nagusia da energia berriztagarrien alternatibetan oinarritutako iturriak erabiltzea eta, ondorioz, erregai fosilen erabilera murriztea, baita komunitatea ahalduntzea, kontzientzia sortzea eta gai horri buruz informatzea ere. Laguntza handia da energia-kontsumo arduratsuago eta eraginkorragoagoa egiteko, eta horrek beherapen garrantzitsua dakar berekin parte hartzea erabakitzen duten pertsonen energia fakturan.