fbpx

Erakusketa: Loreen Oihartzuna

- > Castellano

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Erakusketa: Loreen Oihartzuna

15 Maia - 18 Maia

|Errepikatuko Ekitaldi (Ikusi guztia)

An event every week that begins at 12:00 am on igandea, Osteguna, Ostirala and Larunbata, repeating until 19 ekaina, 2022

- > Castellano

Oihartzuna bere jatorria hedatuz sortzen da. Elementuen zerrenda batek lehen arrazoia durundatzen dute. Ibilbideak aldatu egiten du hasierako bulkada hura. Ahots hori errebotatu duten gorputzen artean sortzen den loturak partaidetzazko esperientzia bat hartzen du. Balmasedako Horcasitas jauregiko erakusketa-aretoan Nadia Barkate, Javier  Arbizu eta Paula García-Masedo artisten arteko bizikidetzak publikoaren presentziarekin islatzen diren piezak eta prozesuak eskaintzen dizkigu. Gainera, Alberto Salcedo bertako artistak eta Aitane Landa HASZI programako ikasle hautatuak parte hartuko dute, eta horien ekoizpenek esperientzia sentikorra sortzen dute espazioan jasotzen diren pintura, eskultura eta argazkietatik. Halaber, Judy, Marina Suárez eta Irati Gorostidiren esku-hartzeak ere baditugu, performance eta zinematik, proposamena zeharkatu eta aurkezten den gorputz osoa eratzen dutenak.

Forma oso desberdinak dira, loreen ugaritasunaren antzera, eta bat egiten dute aparteko eta eguneroko kontakizunetarako atrezzoan. Erakusketan barrena ibiltzean, irudi errealen eta figurazioen arteko iragate bat izango balitz bezala, loreetatik eta loreekin bizi izan ditugun kontakizunek durundatzen dute. Antzinako eta egungo figuren eta floren arteko erlazioek, zeinuek eta metaforek, bizitasunaren eta heriotzaren artean dabiltzan esperientzia sentikorrak hedatzen dituzte. Loreak gure bilakaeraren oihartzun gisa.

Xehetasunak

Hasiera:
15 Maia
Amiera:
18 Maia
Kategoria Ekitaldi:

Antolatzailea

Bapore Atelier
Posta elektronikoa:
baporeatelier@gmail.com

Egoitza

Horcasitas Jauregia
Martín Mendia 14 kalea
Balmaseda, Bizkaia 48800 España
+ Google Map

Utzi erantzun bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

2 × 3 =