fbpx

Nola parte hartu?

- > Castellano

Webgune honetan argitaratzea gustatuko litzaizukeen intereseko zerbait daukazu? Agian zure elkarteari buruz edo elkarteak egiten dituen jarduerei buruz hitz egin nahi duzu?

Edo, balmasedar zaren heinean, beharbada informazio asko daukazu gure hiribilduari, bere ohiturei eta abarrei buruz.
Agendan ekitaldiak sortuz edo Balmaseda sentitu atalean (kronikei, bizimoduei eta abarrei buruzkoan) edo Hiribildu ederra atalean (historiari, ohiturei eta abarrei buruzkoan) sarrerak sortuz parte hartu nahi izanez gero, behean eskuragarri duzun inprimakia bete beharko duzu.
Kontaktu-inprimakian, izen-abizenei buruzko esparruan, bere informazioa eman nahi duen elkartea ordezkatzen duen pertsonaren edo ekimen pertsonalaren bidez bere ezagutzekin parte hartu nahi duen herritarraren datuak adierazi behar dira.
Gogora ezazu testuak, argazkiak, bideoak, liburuxkak (PDF formatuan) eta podcastak bidali ahal dizkiguzula.

Ekitaldiak atalean ekintzak gehitu
Antolatzen dituzun ekintzak agendan sartzen parte hartu nahi baduzu, ez ahaztu hurrengo informazioa gehitzea:

  • Ekitaldiaren izena
  • Ekitaldiaren egilea
  • Jarduerari buruzko azalpena
  • Tokia, Data y Ordua
  • Izen-ematea (datak eta lekuak)
  • Erantsitako dokumentuak
Edukiak Blogaren ataletan jarri
  • Atala (Balmaseda sentitu edo Hiribildu ederra)
  • Informazioaren izena
  • Informazioa
  • Fitxategiak erantsi

Igortzen diguzun edukia berrikusi egingo dugu argitaratu baino lehen. Erabilpen-arauak betetzen ez baditu, jakinaraziko dizugu alda dezazun.

Erabilpen-arauak:

  1. Agenda atalean ekitaldiak gehituz edo blogerako artikuluak sortuz har daiteke parte (besteak beste, honako atalak daude: Hiribildu ederra, Balmaseda sentitu, Azalpen biografikoak eta Zerbitzuak). Horretarako, blogean harpidetu beharra dago, harpidetza-inprimakia betez datu errealekin.
  2. Inolaz ere ez da hirugarren pertsonen irudiari kalte egiten dion eta berdintasun ezaren edo tratu txarren apologia egiten duen gai politikoei lotutako informaziorik onartuko. Funtzionamenduan dauden enpresa pribatuen jardueren gaineko informaziorik ere ez da onartuko.
  3. Informazioa beti sinatuko da eta egilea horren arduraduna izango da (argibide gehiagorako, lege-oharra ikusi).
  4. Jasotzen ditugun testuak ez dira itzuliko, baina euskaraz idaztera animatzen zaitugu.

Zerbaiten falta igarriz gero, blogaren eskuinaldean aurkituko duzun postontzian egin ditzakezu iradokizunak. Edozein zalantza argitzeko, helbide elektronikoa daukagu ere bai: info@balmaseando.eus info@balmaseando.eus