- ekitaldia hau amaitu da.
Karmengo jaiak

Marmitako lehiaketa gastronomikoa
1. Helburua: Marmitako tradizionalaren bidez euskal gastronomia sustatzea, Karmengo Jaietako giro parte-hartzailean.
2. Parte-hartzaileak: 16 urtetik gorako pertsonak, bakarka. Parte-hartzaile bakoitzak marmita bi aurkeztu ditzake. Parte-hartzea doakoa da eta pertsona partehartzaile bakoitzak 10€ko Bonodenda jasoko du.
3. Izen-ematea: Eguna: 2026eko uztailaren 18a, larunbata Ordutegia: 10:00etatik 11:00etara Lekua: San Severino plaza
4. Plateren aurkezpena: Ordutegia: 12:30etik 13:30era Platerak zenbakidun erara eta izenik gabe aurkeztuko dira. Putxeran egindako marmitakoak onartuko dira (sari berezia jasotzeko aukera). Lekua: San Severino plaza
5. Oinarrizko osagaiak: Hegaluze freskoa, Patatak, Tipula, piperrak, baratxuria, Oliba-olioa, gatza eta espeziak, Salda edo fumeta
6. Epaimahaiaren balorazioa: Honako irizpide hauek baloratuko dira: Itxura bisuala, Zaporea, Egosketa puntua, Testura, Orekaren balorazioa
7. Sariak:
1. saria: Trofeoa + Bonodenda 300 €
2. saria: Trofeoa + Bonodenda 200 €
3. saria: Trofeoa + Bonodenda 150 €
4. saria: Bonodenda 100 €
5. saria: Bonodenda 50 € Putxeran egindako marmitako onenari: 150 €-ko sari berezia (Goiko saria jasotzen badu biak jasoko ditu)
8. Sariak banatzea: 14:30ean egingo da sari banaketa, San Severino plazan.
9. Oharrak: Parte-hartzeak oinarriak onartzea dakar. Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak izango dira. Antolakuntzak aurreikusi gabeko egoerak ebatzi ahal izango ditu.
Tortila lehiaketa gastronomikoa
1. Helburua: Herritarren parte-hartzea eta sukaldaritza-sormena bultzatzea, Karmengo Jaietako giro parte-hartzailean tortilla lehiaketaren bidez.
2. Parte-hartzaileak: 16 urtetik gorako pertsonak, bakarka. Parte-hartzaile bakoitzak marmita bi aurkeztu ditzake. Parte-hartzea doakoa da eta pertsona partehartzaile bakoitzak 10€ko Bonodenda jasoko du.
3. Izen-ematea: Eguna: 2026eko uztailaren 18a, larunbata Ordutegia: 10:00etatik 11:00etara Lekua: San Severino plaza
4. Plateren aurkezpena: Ordutegia: 11:15etik 11:45era Platerak zenbakidun erara eta izenik gabe aurkeztuko dira. Lekua: San Severino plaza
5. Osagaiak: Tortillaren oinarria patata eta arrautza izan beharko da. Sukaldariaren gustura beste osagai batzuk gehitu daitezke.
6. Epaimahaiaren balorazioa: Honako irizpide hauek baloratuko dira (10 puntu maximo bakoitzean): Itxura, Zaporea, Egosketa puntua, Testura, Jatorrizkotasuna
7. Sariak:
1. saria: Trofeoa + Bonodenda 150 €
2. saria: Trofeoa + Bonodenda 100 €
3. saria: Trofeoa + Bonodenda 80 €
8. Sariak banatzea: 14:30ean egingo da sari banaketa, San Severino plazan.
9. Oharrak: Parte-hartzeak oinarriak onartzea dakar. Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak izango dira. Antolakuntzak aurreikusi gabeko egoerak ebatzi ahal izango ditu.

XLV. Txalupen jeitsiera
·Irteera-postuak 18:15ean zozketatuko dira. Egokitu zaion lekua ezagutu aurretik aretan dagoen txalupa guztiak kanporatuko dira. Era berean, zozketaren ostean zenbakia kentzen dutenek kanporatu egingo dira.
·Izen-ematea irteeraren alboan izango da 18:00etan. Irteera bera 18:30ean izango da. Proba aurreko egunetan ezin izango da errekan entrenatu.
·Txalupak egiteko nahi den materiala erabili ahal izango da (egurra, bidoiak, etab.) benetako kanoak eta arraunak izan ezik. Txalupa bakoitzean bi kide joango dira gutxienez, eta helmugara heltzean tripulazioko bi kidek edo gehiagok egon beharko dute ontzi gainean.
·Sariak emateko epaimahaiak honako hauek izango ditu kontuan: txalupak egiteko erabili den materiala, egindako lana eta partaideek sortutako giroa. Helmugara iristen direnen hurrenkera, aldiz, ez dute aintzat hartuko.
·Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak izango dira.
·IBAITIK ONTZIEN ONDAKINAK ATERATZEA BEHARREZKOA IZANGO DA.
·Sariak:
Txalupa Originalenari: 100 €
Tripulazio martxosoenari: 80 €
Kide gehien dituen txalupari: 50 €