
- > Castellano
Julia Gómez Prieto historialariak Santa Klara eraikinaren inguruan dituen oroitzapen pertsonalak kontatu zizkigun joan den otsailaren 2an, monumentu-multzoaren 350. urteurrenagatik egindako aurkezpenean. Bere hitzaldian horma horiek barne hartzen duten historiako anekdotez zipriztindutako laburpen bat egon zen.
Gómez Prietok gure hiribilduari buruzko webgune bat sortu du: BalmasedaHistoria.com. Webgunea Aro Modernoko gure historiari buruz dihardu, bertan bizi izan ziren gizon-emakumeek zeukaten eguneroko bizitzaren bidez. Zalantzarik gabe, oso webgune interesgarria da historia oro har eta bereziki Balmasedako historia maite duten guztiontzat.
Datorren maiatzaren 18an Klarisen Komentuari buruzko bere hitzaldia entzuteko aukera izango dugu, Santa Clararen 350. urteurrena dela-eta San Roque Hotelak antolatzen dituen ekintzen artean.