
- > Castellano
Aurten, Balmasedan, Erdi Aroko Azokaren hogeigarren edizioa ospatuko da, Estatu osoko onenetakoa. Eta urteurren garrantzitsu honetarako, berrikuntza asko eta askotarikoak egongo dira.
Datorren maiatzaren 3an, 12:30ean, San Roque hotelean (Mojazelai 2) emango den prentsa-oharrean aurkeztuko dira berrikuntza guztiak. Oraingoz, bi egun magiko horietan gure herrigune paregabean bizi izaten diren uneekin egindako bideo bat duzue ikusgai.