Ertzaintzak berri ematen du: 

Enkarterriko etxebizitzetan lapurretak areagotu dira azken bolada honetan.

Ekintza hauek normalean arratsaldez egiten dira, 18:00ak eta 21:00ak bitartean; etxeak hutsik daudenean.

Herritarron laguntza garrantzitsua da. Beraz, herritarren batek susmagarri den zerbait ikusten badu, deitu dezala 946802701 telefono zenbakira horren berri emateko edo bestela larrialdi zenbakira: 112.