LEGE OHARRA

Azken eguneraketa: 2024/10/28

 

ERABILERAREN BALDINTZA OROKORRAK

BALMASEDAKO UDALAK ezartzen duen politikarekin bat etorriz sartuko da gure webguneko atalen edukietara. Horrez gain, Udalak edozein unetan, aurretik ohartarazi gabe, aldatu ahal izango du webguneko informazioa, beraz, informazioa eguneratua egotearen ardurarik ez du Udalak.

BALMASEDAKO UDALAREN ERANTZUKIZUNA

Webgunerako sarbidea nahiz bertako informazioaren erabilera sartzen denaren nahiz informazioa erabiltzen duenaren erantzukizuna da beren-beregi.

BALMASEDAKO UDALAK sartzearen edo informazioa erabiltzearen ondorioz izan daitezkeen ondoreez, kalteez edo galerez ez du erantzungo. Web zerbitzuetara eta edukietara konektatzeko erabiltzailearen ordenagailuan birusa izateagatik, nabigatzaileak gaizki funtzionatzeagatik edo nabigatzailearen bertsio ez-eguneratuak erabiltzeagatik, segurtasun akatsak badaude edo erabiltzailearen sistema informatikoan (hardwarea eta softwarea), fitxategietan edo gordetako dokumentuetan kalteak azaltzen badira, BALMASEDAKO UDALAK ez du erantzukizunik izango.

Horrenbestez, erabiltzaileak berariaz eta baldintzarik gabe onartzen du atarira sartzea eta ataria erabiltzea beren-beregi bere erantzukizun bakarrez egiten duela.

Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizarte Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen babesean, sor daitekeen edozein auziri Espainiako legedia aplikatuko zaio. Nolanahi ere, erabiltzaileak emandako datuen egiazkotasunari erantzungo dio, eta datu faltsuak eman dituzten erabiltzaileak erregistratutako zerbitzuetatik baztertzeko eskubidea gordetzen du BALMASEDAKO UDALAK, zuzenbidean dagozkion gainerako ekintzen kalterik gabe.

JABETZA INTELEKTUALA

BALMASEDAKO UDALA atariko informazio guztiaren, diseinu grafikoaren, irudien, datu-baseen, aurkibideen, iturri-kodeen, marken eta logotipoen jabea eta/edo lizentziaduna da, eta Jabetza Intelektualaren Legeak nahiz Marken Legeak xedatutakoaren arabera babestuta daude.
Eskura jarri eta erabiltzen utzi arren, erabiltzaileari ez zaio inolaz ere titulartasuna lagako ala erabilera-eskubiderik emango, beraz, oso-osorik edo zati batean erreproduzitu, kopiatu, banatu ala merkaturako nahi izanez gero, aurretik idatziz baimendu beharko du BALMASEDAKO UDALAK, eta webgunea bidegabe erabiltzen bada, Udalak legezko ekintzak baliatzeko eskubidea gordetzen du, baldin eta sortutako kalte-galerak lehengoratzeko badira. Gainera, erabiltzaileak erakundeari kalte-ordaina eman beharko dio baldintza orokor hauek eta/edo indarreko legezkotasuna urratuz webgunea erabiltzean sor daitekeen edozein kalte-galeraren ondorioz.

LINKAK, BANNERRAK

www.balmaseando.eus atarian beste atari batzuetako linkak edo estekak sartuko dira, huts-hutsik informatzeko, BALMASEDAKO UDALAK atari horiek gomendatu eta/edo bermatu gabe. Hala, ez du inolako kontrolik eta haietan ager daitekeen edukiaren gainean ez du erantzukizunik.

 

BALMASEDAKO UDALA

IFK: P4810400D
Helbidea: San Severino plaza 1
PK: 48800 Udalerria: Balmaseda
Probintzia: Bizkaia
Helbide elektronikoa: ayto@balmaseda.net
Datu-babesaren ordezkaria: dpd@datalia.info