- > Castellano
Cookieei buruzko informazioa
Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren mende dagoen Telekomunikazio eta Informazioaren Gizartearen Estatu Idazkaritzak ezarritakoaren arabera, orokorrean, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko Legea ez da administrazio publikoetan aplikatzen, administrazio publikoak ez baitatoz bat lege horren eranskinean ematen den gizarte zerbitzu-emaileen definizioarekin. Administrazioari Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko Legea aplikatuko zaio jarduerak izaera ekonomikoa duenean bakarrik.
Hala eta guztiz ere, erabiltzailearen ekipoetan cookieen instalazioari buruzko informazioa eskaintzen da:
Zer dira cookieak eta zertarako erabiltzen dira?
Webguneek webguneetara sartzeko erabiltzen diren gailuetan (PCak, smartphoneak, tabletak, smart telebistak eta abar) edo nabigatzailean jar ditzaketen testu-artxibo txikiak dira. Fitxategi horiek webgune horretan bisitatutako orriei buruzko informazioa gordetzen dute. Horrela, nabigatzeko hobespenak gordetzen dira, web-orria bisitatzen den hurrengo aldian, informazio hori erabilita, nabigazioa arinagoa izan dadin. Era berean, cookieen bitartez informazio estatistiko anonimoa batu daiteke, eta web-orriak modu egokian funtzionatzen duela baiezta daiteke.
Cookie motak
Iraupenaren arabera, saio-cookieak edo cookie iraunkorrak izan daitezke. Saio-cookieei dagokienez, erabiltzaileak nabigatzailea itxi arte irauten dute. Cookie iraunkorren iraupena, aldiz, aldakorra izan daiteke: cookiea instalatzeko helburua betetzen den arte edo erabiltzaileak eskuz ezabatzen dituen arte irauten dute.
Kudeatzailearen arabera, cookieak norberarenak izan daitezke (kasu honetan, WEBGUNEArenak) edo beste batzuenak (normalean, cookieen bitartez datuak lortzen dituzten erakundeenak).
Helburuaren arabera, honako sailkapen hau egin daiteke:
Cookie teknikoak: web-orri edo aplikazio batean nabigatzea eta bertan dauden aukera edo zerbitzuak erabiltzea ahalbidetzen dute. Talde honen barruan daude, esaterako, saio-identifikazioa edo sare sozialen bitartez edukiak partekatzea.
Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzailearen ekipoan irizpide ezberdinei jarraituta, zerbitzua aurrez definitutako ezaugarri jakin batzuekin jasotzea ahalbidetzen dute, hala nola, hizkuntza edo kokapen geografikoa.
Analisi-cookieak: webguneen erabiltzaileen jarduna jarraitzea eta analizatzea ahalbidetzen diote cookieen arduradunari. Horren bidez, hobekuntzak ezar daitezke, zerbitzuaren erabilpen-datuen analisian oinarrituta.
Publizitaterako cookieak: webgunearen edo aplikazioaren jabeak ezarritako publizitate-esparruak kudeatzen laguntzen dute.
Portaera-publizitate cookieak: publizitaterako esparruak kudeatzen laguntzen dute, erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa metatuz. Informazio hori erabiltzaileen nabigazio-ohiturak etengabe behatuta lortzen da.
Balmaseando.eus webgunean erabilitako cookieak:
Balmaseando.eus webguneak Google Analytics (analisi-cookieak) zerbitzua erabiltzen du.
Google Analytics Google Inc enpresak eskainitako web-analisirako zerbitzua da. Google Inc.-ek helbide honetan dauka egoitza nagusia:1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (California), CA 94043, Ameriketako Estatu Batuak (Google). Erabiltzen dituen cookieak domeinuari lotutakoak dira; horien helburua erabiltzaile anonimoen nabigazioari buruzko informazioa batzea da, besteak beste: bisita egin den ordua, erabiltzailea aurretik webgunean sartu den, eta nondik sartu den webgunera. Google Analyticsek ez dio Balmasedako Udalari erabiltzailearen IP helbideari buruzko informaziorik ematen. Webgunea munduaren zer lekutik bisitatzen den baino ez du jakingo udalak.
Bezero guztiek bete behar dituzte Google Analytics zerbitzuaren baldintzak. Baldintza horien artean daude, besteak beste, ezin dela tresna horren bidez izena edo helbide elektronikoa bezalako daturik jarraitu edo batu, ez eta web-analisiaren datuak informazio pertsonalarekin erlazionatu ere. Informazio gehiago jasotzeko, sar zaitez esteka honetara: http://www.google.es/intl/es/analytics/privacyoverview.html.
Webgunearen erabilerari buruz cookieek sortzen duten informazioa Ameriketako Estatu Batuetako zerbitzarietara igorriko du Google-ek, eta bertan artxibatuko du. Google-ek WEBGUNEAREN ARDURADUN KUDEATZAILEEN kontura erabiliko du informazio hori, webgunearen erabileraren jarraipena egiteko. Horretarako, webgunearen jardunari buruzko txostenak batu eta webgunearen jardunarekin eta Interneten erabilerarekin erlazionatutako bestelako zerbitzuak eskainiko ditu. Google-ek informazio hori hirugarren batzuei emango die, legeak eskatzen duenean edo hirugarren horiek, Google-ek eskatuta, informazio hori prozesatzen dutenean. Google-ek ez du erabiltzailearen IPa Google-ek dituen beste datuei lotuko.
Google Analytics-en cookieak:
- Erabiltzaile bakarreko IDa sortzen du, eta erabiltzaileak webgunea bisitatu duen lehen eta azken datak jasotzen ditu. Iraupena: 2 urte.
- Web-orrira sartzeko ordua jasotzen du, eta web-orriz aldatzerakoan edo nabigatzailea ixterakoan automatikoki ezabatzen da. Iraupena: 30 minutu
- Web-orri berean 30 minutu baino gehiago egon eta gero, erabiltzaileak saio berria zabaldu behar duen ala ez erabakitzen du. Saioarekin batera iraungitzen da.
- Erregistroan jasotako datuetatik datu demografikoak segmentatzea ahalbidetzen du. Saioarekin batera iraungitzen da.
- Bisitariaren jatorria eta web-orrira sartzeko jarraitutako bidea biltzen ditu. Web-orrira egiten den bisita bakoitzean eguneratu egiten da. Iraupena: 6 hilabete
- Cookiearen izen hori Google Analytics unibertsalari lotuta dago. Cookie hori bezero-identifikatzaile gisa erabiltzaile bakarrak desberdintzeko erabiltzen da, modu aleatorioan sortutako zenbaki bat esleituz. Webgune-eskaera bakoitzean barne hartzen da eta bisitarien kopuruari, saioei eta kanpainari buruzko informazioa batzeko erabiltzen da, webguneak analizatzeko txostenak egite aldera. Iraupena: automatikoki bi urtetan iraungi dadila ezartzen da, nahiz eta webgunearen jabeek alderdi hori pertsonalizatu dezaketen.
Nola desgaitu daiteke cookieen erabilera?
Cookieen erabilera nabigatzailearen konfigurazioa aldatuz indargabetu daiteke. Normalean, aukera hori “Tresnak” edo “Hobespenak” menuetan egon ohi da. Horrela, posible da nabigatzailearen edo zerbitzu jakin bateko cookieak ez onartzea.
Nabigatzailearen laguntzaren bidez, erabiltzaileak cookieen kudeaketa-aukerei buruzko informazioa jaso dezake:
Google Chrome: http://support.google.com/chrome/bin/answer.py?hl=es&answer=95647
Internet Explorer: http://windows.microsoft.com/es-es/windows7/how-to-manage-cookies-in-internet-explorer-9
Mozilla Firefox: http://support.mozilla.org/es/kb/habilitar-y-deshabilitar-cookies-que-los-sitios-we
Apple Safari: http://support.apple.com/kb/ph5042
Gainera, Google Analytics-ek erabilitako analisi-cookien erabilera ere ezeztatu daiteke, esteka honetan Google-ek eskaintzen dituen ezeztapen-sistemen bitartez: https://tools.google.com/dlpage/gaoptout.
Sare sozialen cookieen erabilera saihesteko, Balmaseando.eus webgunera sartu baino lehen, saioa itxi behar da dagokion sare sozialean.
Edonola ere, erabiltzaileak jakin behar du cookieen ezeztapenak Balmaseando.eus webguneko zenbait ataletan sartzea zaildu edo ezindu dezakeela, edota nabigazioa oztopatu dezakeela.
Webguneak emandako zerbitzuen eskaera
Kontaktu-inprimakiak, iradokizunak, eta abar bidaltzeko beharrezkoa da inprimaki bat betetzea, besteak beste datu pertsonalak jasoko dituena. Datu horiek beharrezkoak izango dira informazioa edo eskatutako zerbitzuak emateko eta Balmasedako Udalaren erantzukizuneko datu pertsonalen fitxategi batean gordeko dira. Datuen babeserako gure politikan adierazitakoari jarraiki tratatuko dira datu pertsonalak.
Datu horiek egiazkoak, zehatzak, osoak eta eguneratuak izan behar dira. Datuen faltsutasuna, zehaztasunik eza, urritasuna edo eguneraketa-ezaren ondorioz Balmasedako Udalak edo hirugarrenek jasan ditzaketen kalte zein galeren (zuzenekoak zein zeharkakoak) erantzule bakarra erabiltzailea bera izango da.
Emandako datuak zehaztugabeak edo osatugabeak izateak eskatutako zerbitzuen prestazioan hutsuneak eragin ditzake, baita zerbitzuok ezin ematea ere.
Adingabeen datuak jasotzea
Balmasedako Udalak ez die 14 urtetik beherakoei euren datu pertsonalak ematen uzten, zerbitzuak eskatzeko gaitu diren web inprimakiak edo kontaktu-inprimakiak betez zein mezu elektronikoak bidaliz.
Beraz, bide horien bitartez datu pertsonalak ematen dituztenek formalki adierazten dute 14 urtetik gorakoak direla. 14 eta 18 urte bitarteko adingabeen gaineko datuak jasotzeari dagokionez, Balmasedako Udalak ez du inolaz ere euren familiako beste kideen edo datu ekonomikoen gaineko informaziorik jasoko, horien titulartasuna duten pertsonen baimenik gabe.
Pluginak edo sare sozialetako osagarriak
Balmaseando.eus webguneak pluginak eta Facebook, Instagram, Pinterest, Twitter eta Youtube bezalako sare sozialen osagarriak ditu.
Plugin horiei dagokienez, webgunearen erabiltzaileak ondokoa hartu beharko du kontuan:
Sare sozialean erabiltzaile gisa saioa hasi baldin badu eta Balmaseando.eus webgunea bisitatzen baldin badu, sare sozialak webgunea bisitatu duela adierazten duen informazioa jasoko du pluginetan klik egiterakoan. Gainera, sare sozialak zure erabiltzaile-profilari buruzko informazioa emango dio web-orriari (izena, e-maila, argazkia eta abar).
Sare sozialean erregistratu ez bazara edo Balmaseando.eus webgunea bisitatzerakoan ez badaukazu saioa zabalik, sare sozialak gutxienez zure IP helbidea jaso eta bildu dezake.
Ez baduzu nahi sare sozialek hemen zehazten diren datu pertsonalak jasotzea, ezta gurekin edo hirugarrenekin partekatu ditzatela ere, dagokion sare sozialaren pribatutasun-politika kontsultatu eta saioa itxi Balmaseando.eus webgunera sartu baino lehen. Sare sozialek zure ordenagailuan instalatu dituzten cookieak nabigatzailearen funtzioak erabilita ezaba ditzakezu.