IES Balmaseda BHIk 50 urte bete ditu! Haiekin ospatu nahi baduzu hitzordu bat daukazu otsailaren 8an, larunbata. 11:00etan ate irekiko jardunaldia egingo da institutuan, berriro zeharkatzeko eta garai hartako oroitzapenak bizitzeko. Ondoren, 15:00etan “putxekontzertua” izango da frontoian; putxera dastaketa eta 18:00etan kontzertu bikainak (SOUL AT 5, Mucho Bellamy + NKT).
PUTXEKONTZERTUA
Bazkarira sartzeko ticketa beharrezkoa da. Hartzeko:
– Institutuan 11h-13h arte
-Frontoi atean, ordu batetik aurrera
Putxerara sartzeko: 14:45etik aurrera
Kontzerturako sarrera librea izango da, noski, 18:00etatik
Anima zaitez!
