Balmasedako Udalak, Kultura Zinegotzigoaren bitartez, kontakizun laburren lehiaketa bat deitu du. Egitasmoaren xedea da literatura-sorkuntza bultzatzea eta gure ondarearen eta turismoaren arloko baliabide eta erakargarritasunei balioa ematea, lehiaketaren jomuga Balmaseda hiribildua izanik. Generoa kontakizun laburra izango da, esa dugunez, eta euskaraz zein gazteleraz idatzi daiteke. Aurkezpen epea 2022ko irailaren 1etik urriaren 31ra jarri da, biak barne.

1. Parte-hartzaileak

Lehiaketan parte hartu nahi duen edonork izango du horretarako aukera, kategoria hauen arabera:

A- Gazteak kategoria: 13-18 urte (barne).

B- Helduak kategoria: 18 urtetik gora.

2. Gaia

Gaia Balmaseda hiribildua izango da, eta, beste irizpide batzuen artean, gai horrekin duen lotura-maila baloratuko da.

3. Formatua

Kontakizuna DIN-A4 formatuan aurkeztuko da (Arial edo Times New Roman letra mota, 12 tamaina, 1,5 lerroartea), eta gutxienez orrialde bat eta gehienez lau izango ditu, pdf formatuan.

Arauok ez zaizkie aplikatuko haurren kontakizunei, eskuz idatzitako lanak ere onartuko baitira (letra irakurgarriarekin).

Kontakizunak edozein literatura-generotakoak izan daitezke.

Lanek originalak eta argitaragabeak izan behar dute, eta ezingo dira beste deialdiren batean aurkeztutako lanak izan. Egilea izango  da  arau  hori  ez  betetzearen  ondoriozko  ekintza  guztien  erantzule bakarra.

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritakoa betez, aurkeztutako lanetan ez da hizkuntza sexistarik erabiliko, ez eta gizon eta emakumeen rol estereotipaturik ere.

4. Aurkezpena

Lanak liburutegian aurkeztu ahal izango dira, bai aurrez aurre, bai posta elektronikoz.

Aurrez aurre aurkeztea

Gutun-azal bat aurkeztuko da, lehiaketara aurkeztutako lanaren 3 kopia dituela. Lanak izenburua izango du eta goitizen batekin sinatuko da. Kanpoaldean, testu eta helbide hau idatziko da, egilea identifikatzen duten xehetasunik gabe:

“Balmaseda hiribildua” Kontakizun Laburren I. Lehiaketa (euskara) edo (gaztelania) eta kategoria

Liburutegia, San Juan plaza 1, 48800 Balmaseda

Barnealdean, beste gutun-azal bat ere sartuko da, itxita (plika). Gutun-azal horretan agertuko da erabilitako goitizena, egilearen izen-abizenak, NANaren edo dagokion nortasun-agirian kopia, posta-helbidea, helbide elektronikoa eta harremanetarako telefonoa.

Posta elektronikoz aurkeztea

Mezu elektroniko bat bidaliko da. Gaian lehiaketaren izena, kategoria eta modalitatea adieraziko dira eta bi fitxategi erantsiko dira. Mezua helbide honetara bidaliko da: biblioteca@balmaseda.eus

Lehenengoan: lehiaketara aurkeztutako lana. Lanak izenburua izango du eta goitizen batekin sinatuko da.

Bigarrenean: erabilitako goitizena, egilearen izen-abizenak, posta-helbidea, harremanetarako telefonoa, helbide elektronikoa eta NANaren edo dagokion nortasun-agirian kopia eskaneatua.

5. Epaimahaia

Epaimahaia hiribilduko kultura-elkarteekin lotutako pertsonek osatuko dute.

Epaimahaiak alderdi hauek baloratuko ditu:

– Originaltasuna.

– Idazketaren arintasuna.

– Erabilitako ortografia eta gramatika.

– Lanaren kalitate orokorra.

– Kontakizunaren gaiak Balmaseda hiribilduarekin duen harreman-maila.

Epaimahaiaren epaia apelaezina eta ezeztaezina izango da.

Saria hutsik ere geratu ahal izango da.

6. Sariak

Gazteak

1. saria: 40 euroko bonua liburu-dendan trukatzeko.

2. saria: 30 euroko bonua liburu-dendan trukatzeko.

Helduak

1. saria: 60 euroko bonua liburu-dendan trukatzeko.

2. saria: 40 euroko bonua liburu-dendan trukatzeko.

Sariak trukatzeko azken eguna 2022ko abenduaren 15ean izango da.

7. Lehiaketaren ebazpena eta sari-banaketa

Azaroaren 10etik 28ra izango da eta sare sozialetan eta prentsa idatziaren bitartez iragarriko dira.

Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztiak onartzen direla esan nahi du.