Barruko igerilekua behin-behinean itxi da, eraikineko estalkiak erabiltzeko behar adinako segurtasunik ez duelako

Udal-igerilekuetan uda aurretik egin ziren konponketen ondorioz (tutueriak, ur-ihesak…) aurtengo udako denboraldian ezin izan ziren normaltasunez ireki igerilekuak, eta lan-arriskuen batzordeak jakinarazi ondoren, udal-igerilekuen zurezko estalkiaren egitura ikuskatzeko agindu zion ekainean Udalak TECNALIA enpresari, igerilekuaren estalkia zein egoeratan zegoen jakiteko.

Txostenak adierazi du estalkiko habe nagusiak ez daudela ongi finkatuta bermeetan (ustelduta daude eta burdinak oso herdoilduta). Gainera, habe horietako zurezko geruzak banatzen ari dira erdiko aldean, eta, horren ondorioz, zurruntasuna galdu dute batzuek. Hori dela eta, erdigunea behera eginda dago eta habeak alboetara bultzatzen ari da. Bultzada horren eta bermeen narriaduraren ondorioz, hausturak eta pitzadurak agertzen ari dira euskarrietan eta fatxadetan. Kalte horiek guztiak ezin zirenez ikusi, hormetan zuloak egin behar izan dira ikusteko. Argazkietan ikus daiteke egurra, ainguraketak… nola dauden.

 

 

Arrazoi horiek direla eta, txostenak ondorioztatzen du beharrezkoa dela estalkiko habeetan jarduerak egitea; bertan honako hau zehazten da: “ez du behar adina segurtasun, barneko igerilekua erabiltzeko”.

Aldi baterako konponbidea

Planteatutako aldi baterako konponbidea da habeak berregituratzea, eta, horretarako, habe horiek behera egitea galaraziko duten kable tirante batzuk jartzea. Horrez gain, habe eta euskarrietako degradazio eta hausturen mugimenduak eta bilakaera etengabe kontrolatuko dira. Segurtasun-tiranteak jarrita daudenean berriz zabalduko da. Horiek eraiki eta instalatzeko epearen berri dugunean herritarrei jakinaraziko diegu.

Harpidedunei igerilekuak erabili ez dituzten epeari dagokion zenbatekoa itzuliko zaie.

Ondoko udalekin hitz egiten ari gara, igerilekuen erabiltzaileek instalazioak aldi baterako erabiltzeko aukera aztertzeko.

Behin betiko konponbidea

Behin betiko konponbidea da estalkia erabat aldatzea, eta, horren ordez, igerilekuaren klimatizazio-sistemarekin bat datorrena jartzea. Eta horrek estalkia erabat berritzea eskatzen du.

Proiektu bat idazten ari gara txostenak planteatzen duena jasotzeko, bai eta ingurumen- eta jasangarritasun-eskakizun berriak eta instalazioaren kirol- eta gizarte-premiak jasotzeko ere.

  • Zenbait jarduera gauzatuko dira, besteak beste, barruko igerilekuaren ontzia nola murriztu, bi igerilekuak batera zabalik izateko beste konpentsazio-ontzi bat instalatzea eta estalkia konpontzea.
  • Gimnasioa eta spinning-aretoa igerilekuen eraikinera eraman nahi ditugu; izan ere, han, azkenik, aireztapen egokia eta argi naturala izango ditugu, bai eta igerilekurako eta gimnasiorako komunak ere. Hala, gidatutako jarduerak eta eskolaz kanpoko jarduerak (adibidez, kirol anitza) eman ahalko dira kiroldegiko eraikinaren aretoetan, bai eta ur-jarduerak ere.

Obrak 2023an zehar egingo dira. Aurreikusi dugu “Herriak egiten” funtsaren 445.000 euroko dirulaguntza proiektu horretarako erabiltzea. Espero dugu igerilekua ahalik eta epe motzenean egotea itxita.

Dena ondo dagoela eta ez dela ezer gertatzen esan nahiko genukeen, baina egoera larria da eta premiazko neurriak hartu behar dira. Ez ditugu gogokoak baina beharrezkoak dira.

Pertsonen segurtasunak eta osasunak dute lehentasuna.