Ekainaren  28a  ospakizunerako,  memoriarako  eta  aldarrikapenerako  eguna  da.  Beste  urte batez, Berdindutik eta baita Balmasedako Udaletik, LGTBIQ+ kolektiboak egindako bidea aitortu nahi dugu. Gure gizartean dagoen aniztasuna ikusgarri egin nahi dugu, eta pertsona  askoren eta mugimendu sozialen ahaleginari esker lortutako eskubideak defendatu.

Baina egun honek hausnarketarako  tartea  ere izan behar  du. Izan ere, oraindik ere badira egiteko  dauden  lanak. LGTBIQ+ kolektiboaz multzo  gisa hitz egiten badugu ere, errealitate guztiak ez dira baldintza berberenpean bizi. Badira oraindik ere ikusgarritasun txikiagoa duten identitateak, gorputzak eta sexu- orientazioak. Askotan, gutxiago ulertzen dira eta diskriminazioa jasateko arrisku handiagoa dute. Horien artean pertsona  transak eta intersexualak daude, baita emakume lesbianak eta pertsona  bisexualak ere. Haien errealitateek oztopo handiagoak izaten dituzte aitortza osoa lortzeko.

Egoera  hori  ez da gizartean  bakarrik gertatzen.  Inklusio  handiagoa  egon beharko lukeen espazio eta komunitateetan ere iraun egiten du.

Era berean, ezinbestekoa da begirada intersekzionala izatea. Diskriminazioak ez du modu bakarrean  eragiten,  eta  ez  die pertsona   guztiei  berdin  eragiten.  Gurutzatzen  gaituzten faktoreak askotarikoak dira. Sexu-orientazioa, genero-identitatea edo gorputzak beste egoera batzuekin uztartzen dira sarri: arrazakeriarekin, pobreziarekin, etxerik ez izatearekin, haurtzaroarekin, desgaitasunarekin, aniztasun psikikoarekin edo bestelako bazterketa egoerekin.

Horrek esan nahi du ez dela gauza bera LGTBIQ+ pertsona  izatea laguntza-sare bat, egonkortasun  ekonomikoa edo aitortza soziala izanda, edo prekaritatean, bakardadean  edo diskriminazio anitzen erdian bizitzea. Euskadin ere bizi dira LGTBIQ+ pertsonak zaurgarritasun, desberdintasun edo ikusezintasun egoeretan.  Besteak beste, egoera administratibo irregularrean dauden migratuak, kale egoeran bizi diren pertsonak, espazio heteronormatiboetan bizi diren adinekoak edo aniztasun psikikoa duten gazte LGTBIQ+ak. Pertsona batzuek zailtasun handiagoak dituzte enplegua eskuratzeko, etxebizitza bat lortzeko edo osasun-arreta  jasotzeko. Beste askok ez dute espazio segururik aurkitzen, edo ezin dute beren identitatea lasaitasunez bizi espazio publikoan. Horregatik, Harrotasunaz hitz egiten dugunean, eskubideez ere ari gara. Eta pertsona guztientzako bizi-baldintza duinez. Inork ezkutatu beharrik izango ez duen gizartea eraikitzeaz ari gara. Inork bere burua justifikatu edo beldurrez bizi beharrik izango ez duen gizartea.

Azken urteetan ikusten ari gara zenbait diskurtsoek dagoeneko lortutako eskubideak zalantzan jartzen dituztela. Era berean, espazio batzuk gero eta seguruagoak ez direla pertsona LGTBIQ+ askorentzat  ere ikusten ari  gara. Horren aurrean, gogorarazi behar  dugu gizarteko  espazio guztiak herritar guztienak direla. Eta espazio bat benetan  publikoa bada, anitza izan behar du nahitaez. Kaleak, erakundeak, ikastetxeak, kultur guneak eta komunitate espazioak pertsona guztiek berdintasunean egon eta parte hartu ahal izateko lekuak izan behar dira.

Aniztasuna ez da mehatxu bat, ezta salbuespen bat ere. Gure gizartearen errealitatea da, eta denon  ondarea.  Gizarte irekiagoa,  demokratikoagoa  eta  gizatiarragoa  eraikitzen  laguntzen digu. Horregatik da beharrezkoa oraindik ere ekainaren 28an ahotsa altxatzea. Ospatzea ere erresistentzia egitea delako. LGTBIQ+ pertsona guztien errealitateak ikusgarri egiteak garrantzitsua izaten jarraitzen duelako. Eta oraindik ere badirelako bazterrean  geratzen diren ahotsak, bizipenak eta beharrak.

Berdindutik, Balmasedako Udalaren atxikimenduarekin, LGTBIQ+ pertsona guztiekiko gure konpromisoa berretsi nahi dugu, bereziki zaurgarritasun handieneko egoeretan bizi dinrenekin. Lanean jarriatuko dugu pertsona guztientzat bidezkoagoa, inclusiboagoa eta anitzagoa izango den gizartea  eraikitzeko.

Berdindutik, Balmasedako Udalaren atxikimenduarekin, gure konpromisoa berretsi nahi dugu LGTBIQ+ pertsona guztiekin, bereziki zaurgarritasun  handieneko  egoeretan   bizi  direnekin.   Lanean   jarraituko   dugu  pertsona guz8entzat bidezkoagoa, inklusiboagoa eta anitzagoa izango den gizartea eraikitzeko.