2018ko udal-aurrekontua egiten parte hartzeko aukera ematen dizugu.Udal-aurrekontuak bi alderdi ditu: gastuena eta diru-sarrerena.

Diru-sarreren alderdia honako hauek zehazten dute batez ere: Udalkutxak (Udalak Bizkaiko Foru Aldundiak biltzen dituen zergetan duen parte-hartzea) eta Udalaren tasa eta prezio publikoek. Gogora dezagun azken horiek, oro har, izoztuta daudela 2014tik.

Bestalde, gastuak kapituluka banatzen dira:

    • 1. kapitulua: langileen gastuak.
    • 2. kapitulua: gastu arruntak: hornidurak, garbiketa, udal-arloen jarduerak, etab.
    • 3. kapitulua: finantza-gastuak.
    • 4. kapitulua: kolektiboei edo pertsonei egiten zaizkien transferentziak edo ematen zaizkien diru-laguntzak.
    • 6. kapitulua: inbertsioak.
    • 9. kapitulua: maileguen amortizazioa.

Transferentzien edo diru-laguntzen kapituluari eta inbertsioen kapituluari buruz zer iritzi duzun jakin nahiko genuke. Horretarako, galdetegi labur bati erantzun baino ez duzu egin behar; azaroaren 19ra arte parte har dezakezu.

(Inkesta amaitu da)