Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatuko da, planetaren biztanleriaren erdiak baino gehiagok bizi duen egoera, orain arte emandako pausoak eta gizarte modernoaren erronkak gogorarazteko jardunaldia. Berdintasun Sailak ez du data hori pasatzen utzi nahi eta gaiarekin lotutako jardueraz betetako astea antolatu du beste hainbat elkarteren laguntzarekin. Parte hartu, seguru ez zarela etxera bueltatuko zerbait berria ikasi gabe.

Otsailak 28, osteguna

18:00: Askari lila Mariorratz Talde Feministak antolatuta.

Martxoak 3, igandea

11:00: Emakumeak Aurrera V. herri lasterketa ospatuko dugu

Parte-hartzaileek kausa eder batean lagunduko dute; izan ere, izen-emateekin bildutako dirua (pertsonako 3 €-ko kantitate sinbolikoa) Euskadiko Zeliakoen Elkarteari emango zaio. Partaide bakoitzak kamiseta termiko bat jasoko du, egunarekin oroitzeko.

18:00: M8 Tailerra. Gazteei bideratuta, feminismoaren praktika eta jarrera ezberdinei buruzkoa.

Martxoak 4, astelehena 

17:30: “Blessy” dokumental laburra

Martxoak 5, asteartea

17:30: “Conociendo a Mª Franciska Dapena” arte-esposiziora bisita gidatua Pasioaren Zentroan. Euskaraz egingo da, gazteentzat eta umeentzat.

18:00: Proiektu bat ikuskatuko da, Ibaguéko emakumeen egindako lanari buruzkoa, eta, horretaz aparte, Kolonbia-Euskadi Elkarteak proiektua aurkeztuko du.

Martxoak 6, asteazkena

17:30: “Conociendo a Mª Franciska Dapena” arte-esposiziora bisita gidatua Pasioaren Zentroan.  Gaztelaniaz egingo da, publiko helduarentzat.

Martxoak 7, osteguna

Balmasedako Udalak, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, udalbatzan aurkeztu egingo du erakunde-adierazpenaren onespena.

18:00: “Las nuevas masculinidades” hitzaldia. Garbiñe Mendizabal izango da hizlaria, soziologoa eta gaian aditua.

Martxoak 8, ostirala

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Babesa emango zaie martxoaren 8ko jardunaldian Emakumeen Elkarteek bultzatutako jarduerei eta mobilizazioei. M8 Greba

Berdintasun Sailak autobus bat jarriko du Bilbon izango den manifestaziora joan nahi duten guztientzat. Eman izena martxoaren 5a baino lehen Emakumearen Etxean.

21:15: Emakumeen Afaria udal pilotalekuan.