Martxoan argitaratu genuen bezala, bi izan dira 2024ko Aurrekontu Parte-hartzaileen irabazleak: argiztatutako zebrabideak jartzea eta zoladura aldatzea, hainbat eremutan trafikoa baretzeko. Bi proiektu horiek gauzatzeko urratsak ematen diren bitartean, eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten pertsonei (guztira 221 galdesorta bildu dira), eta azaldu nahi dugu zergatik pasatu ziren batzuk bakarrik aurkeztutako 392 ideietatik herri-bozketaren fasera. Egin klik Balmasedako Parte Hartzeko Aurrekontuen ITZULTZE Txostena 2024 1. FASEA txostenean, datu guztiak ezagutzeko.