Aurrekontu parte-hartzaileen emaitzak jaso ditugu. Jakingo duzunez, 16 urtetik gorako balmasedarren artean galdetu dugu, 2024ko udal-aurrekontuetako 50.000 euroak zertara bideratu nahi dituzten jakiteko. 12 proiektu finalisten bozketa-fasean baliozko 322 erantzun jaso dira.

Balorazio altuena (159 boto) jaso dituen proposamena honako hau izan da: argiztatutako zebra bideak jartzea eta zoladura aldatzea, trafikoa eremu jakin batzuetan baretzeko. Balia ditzakegun 50.000 euroko aurrekontuari esker hiru eremutan aldaketak egingo ditugu.

Bigarren postua (73 boto) proiektu honek lortu du: Santa Clara parkean bankada korritua instalatzea eta aisialdi-eremu desberdinetan banku berriak instalatzea. Udal-teknikariak proposamen hori martxan jartzeko aukera aztertzen ari dira, jaso dugun aurrekontua kontuan hartuta.

Gune hau aprobetxatu nahi dugu parte hartu duten pertsona guztiei eskerrak emateko. Aurten, partaidetza ikusgarria izan da eta proiektu eta ideia interesgarri asko atera ahal izan dira. Guztion artean Balmaseda hobea egiten dugu.

Klikatu hemen bozketaren xehetasun guztiak ikusteko: Presupuestos Participativos Fase final