
- > Castellano
Udalak, urtero, gehien behar duten familien artean aberastasuna birbanatzeko diru-laguntzak ematen ditu. Bada, amaitzeko zorian dagoen 2018. urteari dagokion ebazpena jada eman da.
Guztira, 34.650 € banatu dira diruz lagun daitezkeen kontzeptuen artean.
Aurten, gainera, berritasun bat egon da, eta beste ildo bat gehitu da errefortzu-eskolen eta Unibertsitate edo graduko matrikulen gastuak ordaintzeko, eta 17 eta 16 eskaera jaso dira, hurrenez hurren. Bestalde, eskaera hauek jaso dira: 75 eskolako materialerako, 1 euskara ikasteko, 88 OHZ ordaintzeko, 3 bainuontzia dutxarekin ordezkatzeko, 2 igogailuak instalatzeko eta 5 langabeen prestakuntza-ikastaroetarako joan-etorrietarako.