
- > Castellano
Erosketa egiten duzu eta kutxara joaten zara, ordaintzera. Produktuak orgatik ateratzen hasten zara, baina nekez iristen zara behe-behekoak hartzera. Asmatuko ahal dute zerbait hainbeste luzatu behar ez izateko!
Ideia hori izan zuten abiapuntu IES Balmaseda BHIko Enpresa Ekonomiako ikasle Ainhoa, Irati, Ane, Ikerne eta Goizanek. Janire Akarregi irakasleak iradoki zien enpresa- edo gizarte-ekintzailetzako proiektu bat diseinatzeko, STARTinnova lehiaketan parte hartzeko, eta beren ideia benetako proiektu bihurtu zuten, ZESTA JASOTZAILEAK izenarekin.
Lehiaketa horren helburua da ekintzailetza-espiritua piztea Batxilergoko edo Lanbide Heziketako ikasketak egiten ari diren 16-17 urteko gazteen artean. Horretarako, proiektua sortzeko prozesuan zehar, ikasleek modu eraginkorrean ekiteko beharrezkoak diren lau elementuak ikasten dituzte: trebetasunak eta gaitasunak, metodologia, proiektuaren garapena eta proiektuaren defentsa.
Zesta Jasotzailea izeneko proiektuak hirugarren saria irabazi zuen. Sari horrek beren prestakuntzan aurrera egiten lagunduko die ikasle irabazleei. Horrez gain, aipatzekoa da hasieran Euskadi osoko 50 ikastetxetako ikasleek aurkeztutako 167 ideiaren artean aukeratu zutela, eta hori aintzat hartzekoa da.
ZORIONAK, NESKAK!