
- > Castellano
Jesús Ángel García Bragado 50 km-ko ibilketako munduko txapeldun izan zen 1993an eta olinpiar jokoetan 7 aldiz izandako munduko atleta bakarra da. Oraingoan, BALMASEDA-ZALLA-BALMASEDA krosaren XIV. edizioan parte hartuko du.
Palmares zabala du Europako eta munduko txapelketei dagokienez, eta gainera, 7 olinpiar jokotan eta 12 mundu-txapelketatan parte hartu du. “Chuso” García Bragadok lehiatzeari utzi zion aurreko urtean, Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan parte hartu ondoren.
Orain, 48 urterekin, García Bragadok berriro jantziko ditu zapatilak, gehien gustatzen zaionaz gozatzeko: atletismoa; eta bereziki, ibilketa. Hortaz, oso ezaguna eta oso baloratua ez den espezialitate horretaz gozatzeko aukera izango dugu, bere teknika hobezinaren eskutik. Seguru harrituko garela ibilketa eginez atleta batek har dezakeen abiadura handiarekin, korrika doazen atletekin alderatuta.
Lasterketaren aurreko egunean, García Bragadok Villasana de Menako atletismo-klubak egingo dion omenaldian parte hartuko du; omenaldi hori urtero antolatzen dute Burgosko udalerri horretan.
Zalantzarik gabe, kirolari horrek eta atletismoaren munduko beste atleta ospetsu batzuek (Juan Carlos de la Ossa eta Juan Carlos Higuero, adibidez) parte hartzeak probari bultzada handia emango dio. Krosa Balmasedako Txirrindularitza Elkarteak eta Zallako Txirrindularitza Elkarteak antolatu dute.
XIV. Balmaseda-Zalla-Balmaseda krosa
Balmaseda-Zalla-Balmaseda krosa abenduaren 3an egingo da. Irteera eta helmuga gure hiribilduko San Severino plazan egongo dira. Senior probaren ibilbidea (14.000 metro) oso zirkuitu orekatuan izango da, gogortasun handirik gabe eta bi igoera aipagarrirekin: Gobeo eta Malabrigo (kilometro bana dute).
Herritarren artean kirol-jarduera sustatzeko eta txikienak kirola egitera animatzeko, proba nagusiarekin batera, kirol apur bat egin nahi duten umeentzako zenbait lehiaketa ere egiten dira.
Balmaseda-Zalla-Balmaseda krosa Kon Sports Challenger lehiaketako laugarren proba da; lehiaketa hori urte osoan zehar jokatzen da lau probintziatan: Burgos, Araba, Kantabria eta Bizkaia.
Parte hartu nahi baduzu, eman izena lehenbailehen; plazak mugatuak dira. Informazio guztia hemen aurki dezakezu: http://crossbalmasedazalla.com.