
- > Castellano
Enpresa-proiektu bat badaukazu eta martxan jartzeko irrikan bazaude, hauxe da zure aukera. Behargintza Enkarturrek Enpresa Proiektuen Lehiaketaren zortzigarren edizioa antolatu du. Horren bidez, gure eskualdean zure enpresa sortzeko tokia izateko laguntza jaso ahal izango duzu. Bai zure bai Enkarterrietako etorkizunarentzako bultzada bat.
Parte hartzeko, zure proiektuak aurkez ditzakezu Behargintza-Enkarturren (Enkarterri kalea, 2, 1. solairua , 48840 – Gueñes) abenduaren 31 baino lehen.
1.500 euroko lehen saria lor dezakezu esku-dirutan, bai eta hiru urtez Enkarterriko enpresen mintegi bateko lokala doan erabiltzeko aukera ere. Bigarren saria lortuz gero, 1.000 euro eskuratuko dituzu.
Gazteen kategorian parte hartzen dutenek bi sari irabazteko aukera izango dute: lehenengoa 2.000 eurokoa, eta bigarrena, aldiz, 1.000 eurokoa. Biek ere hiru urtez Enkarterriko enpresen mintegi bateko lokala doan erabiltzeko aukera lortuko dute.
Informa zaitez 946690877 zenbakira deituz edo www.behargintza-enkarterri.net webgunera sartuz.