Interesa duten pertsonek abuztuaren 28ko 13:30era arte aurkeztu ahal izango dituzte beren eskaintzak.
Ateneo eraikinean, Magdalena auzoan, dauden udalaren jabetzako bederatzi garajeren enkante-prozedura ireki dugu. Enkantea lehiaketa publiko bidez egingo da, prozedura irekiaren bitartez eta eskaintzak gutun-azal itxietan aurkeztuta.
Kargarik gabeko eta udalaren jabetzako higiezin horiek 5.846,03 eurotik 15.629,37 eurora bitarteko lizitazio-prezioekin atera dira salmentara. Esleipena irizpide ekonomikoaren arabera egingo da soilik; beraz, lizitatzaileek pleguan ezarritako zenbatekoen pareko edo handiagoko eskaintzak aurkeztu beharko dituzte.
Bigarren enkante honetan sartzen diren garajeak honako hauek dira:
- 4. lotea / 15. partzela: 5.846,03 €
- 7. lotea / 23. partzela: 10.062,29 €
- 13. lotea / 66. partzela: 10.019,47 €
- 18. lotea / 72. partzela: 9.420,02 €
- 30. lotea / 85. partzela: 10.062,29 €
- 31. lotea / 88. partzela: 9.060,35 €
- 32. lotea / 89. partzela: 9.060,35 €
- 33. lotea / 90. partzela: 9.291,56 €
- 38. lotea / 95. partzela: 15.629,37 €
Eskaintzak aurkeztea
Eskaintzak aurkezteko epea abuztuaren 28ko 13:30era arte egongo da zabalik. Dokumentazioa Balmasedako Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ), El Cubo kalean, edo Euskadiko Kontratazio Publikoaren Plataformaren bidez aurkeztu ahal izango da.
Prozedurari buruzko informazio guztia, baita baldintza-agiria ere, Balmasedako Udalaren kanal ofizialetan eta Euskadiko Kontratazio Publikoaren Plataforman kontsulta daiteke.
