Gaur, otsailak 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzen da. Horregatik, Balmasedako Udaletxeak, gure hiribilduko emakume zientzialariei tarte bat eskaini nahi die. Gaurtik igandera arte, haiei egindako elkarrizketak banan-banan argitaratuko ditugu; zertan egiten duten lan, zer ikertzen duten eta zergatik azalduko digute. Ekimen polit honetan parte hartu duten 9 emakumeak aurkezten dizkizuegu. Protagonistak haiek dira, beraz arretaz irakurri kontatzen digutena:
- Paula Diez: Erradiodiagnostikoko mediku espezialista
- Marisa de Francisco: Lege- eta auzitegi‑medikuntza
- Sheila Maíz: Materialen zientzia eta teknologiara aplikatutako kimika fisikoa
- Ainhoa Fernández: Biologo zelular, molekular eta genetikoa
- Cristina Sebastián: Giza nutrizioa eta dietetika
- Iratxe Etxebarria: Telekomunikazioko Ingeniaritza
- Nadia Osegui: Genetika ikaslea
- Inger Martinez de Arenaza: Kimika Zientzietan lizentziaduna eta doktorea Materialen Ingeniaritzan
- Eider Martinez de Arenaza: Neurozientzia, biomedikuntza
Eskerrik asko neskak!