Gaur, otsailak 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzen da. Horregatik, Balmasedako Udaletxeak, gure hiribilduko emakume zientzialariei tarte bat eskaini nahi die. Gaurtik igandera arte, haiei egindako elkarrizketak banan-banan argitaratuko ditugu; zertan egiten duten lan, zer ikertzen duten eta zergatik azalduko digute. Ekimen polit honetan parte hartu duten 9 emakumeak aurkezten dizkizuegu. Protagonistak haiek dira, beraz arretaz irakurri kontatzen digutena:

  • Paula Diez: Erradiodiagnostikoko mediku espezialista
  • Marisa de Francisco: Lege- eta auzitegi‑medikuntza
  • Sheila Maíz: Materialen zientzia eta teknologiara aplikatutako kimika fisikoa
  • Ainhoa Fernández: Biologo zelular, molekular eta genetikoa
  • Cristina Sebastián: Giza nutrizioa eta dietetika
  • Iratxe Etxebarria: Telekomunikazioko Ingeniaritza
  • Nadia Osegui: Genetika ikaslea
  • Inger Martinez de Arenaza: Kimika Zientzietan lizentziaduna eta doktorea Materialen Ingeniaritzan
  • Eider Martinez de Arenaza: Neurozientzia, biomedikuntza

Eskerrik asko neskak!