Urtero bezala, 2025eko martxoaren 6an, Balmasedako Udalak Adierazpen Instituzionala onartu du aho batez, martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta. Hona hemen berdintasunaren aldeko adierazpen hau, oso-osorik:
“Ospakizun horren historia XX. mendeko lehen hamarkadetan hasi zen, ehungintzaren sektoreko langileen borrokaren testuinguruan. Garai hartan eta orain oso feminizatuta zegoen, baina 70eko hamarkadan lortu zen Nazio Batuek martxoaren 8a EMAKUMEEN NAZIOARTEKOEGUN gisa ezartzea, Emakumeen Lehen Mundu Konferentziatik aurrera.
2025ean mugarri baten 30. urteurrena ospatu genuen, hala nola Beijingo Adierazpena eta Ekintza Plataforma, 1995eko Emakumeen Laugarren Mundu Konferentzian. Akordio horiek abian jarri zuten genero-berdintasuna lortzeko, emakume eta neska guztiak ahalduntzeko eta giza eskubideak gauzatzeko munduko ibilbide-orria.
Azken hiru hamarkadetan aurrerapauso garrantzitsuak eman dira, baina bilakaera desorekatua izan da eta oraindik munduko herrialde bakar batek ez du lortu emakumeen eta gizonen arteko genero-berdintasuna. Hala eta guztiz ere, berdintasun-indizeek aurrerapena nabarmena izan dela erakusten dute berdintasun-politiken araudi-eta erakunde-garapena eta mugimendu feministaren bultzada iraunkorra bateratu diren testuinguruetan.
Emakumeen eskubideen aldeko borrokan, ezinbestekoa da mugimendu feminista antolatzeko eta interpelatzeko lan hori aitortzea, erakundeak eta gizarte osoa inplikatzeko. Berdintasun-politikek oinarrizko sistema bat sortu dute azken urteotan, baliabide eta plan ugarirekin. Ezinbestekoak izan dira hainbat bide irekitzeko, eta oraindik lana dugu egiteko horiek garatzeko.
Erakundeok baliabide horien defentsan eta sustapenean jardun behar dugu, are gehiago berdintasunaren arloko aurrerapenen aurka dauden eta bereziki mugimendu feministari eraso egiten dioten diskurtso sozial eta politikoak goraka ari diren une honetan.
Egiturazko genero-desberdinkerien gorakada errealitate ukaezina da: emakumeek zainketen zama handiena hartzen jarraitzen dute, ordainduta zein ordaindu gabe. Prekaritate handiagoa jasaten dute lan-esparruan: langabezia eta behin-behinekotasun indize handiagoak, kontratazioan irregulartasunak, langabeziagatiko eta erretiroagatiko diru-sarrera eta prestazio txikiagoak, sexu-jazarpena eta laneko sexu-jazarpena eta, are gehiago, enplegua galtzea egoera horiek salatzen direnean.
Euskal erakundeek eta, bereziki, tokiko gobernuek, 30 urte hauetan metatutako ebidentzia dute, eta horrek agenda feminista globalean oinarritutako berdintasun-politikak bermatu eta legitimatzen ditu.Balmasedako Udala duela bi hamarkada baino gehiagotik ari da berdintasunerako politika aktiboak garatzen, bertan ordezkatuta dauden talde politiko guztien ahobatezko babesarekin.
Horregatik guztiagatik, BALMASEDAKO UDALAK:
KONPROMISOA HARTZEN DU genero-ikuspegia udalaren jarduketa estrategiko guztien parte izan dadin, aurrekontuetatik hasi eta hirigintza-garapeneraino; horretarako Balmasedako Berdintasunerako V. Plana garatu eta ezarriko du.
AITORTZEN DU beharrezkoa dela herritarrek erabaki publikoak hartzen parte hartzea eta emakumeen elkarteen eta Mugimendu Feministaren ekarpena jasotzea, gizarte bidezkoagoa eta berdinzaleagoa lortzeko.
Emakumeen eta feministenElkartegintza BULTZATUKO DU, berdintasun-politika publikoetan emakumeak solaskideak izan daitezen eta eragin dezaten.
Tokiko gobernuetan emakumeek eta gizonek berdintasunez parte hartzea eta eragitea erraztuko duten baldintzak sortzeko akordioak HARTUKO DITU.
Sustapen-egiturak, hala nola, Emakumearen Etxea baliabide eta langile nahikozHORNITUKO DITU, berdintasunerako eta indarkeria matxistaren aurkako borrokari buruzko politikak garatzeko, Berdintasunerako Politika Publikoen Kalitate Estandarren arabera.
Berdintasunaren arloko oinarrizko prestakuntza ESKAINIKO DIEpolitikariei zein teknikariei, eta arreta berezia jarriko du arlo maskulinizatuetan.
Indarkeria matxista prebenitzeko programak GARATUKO DITU, bereziki gizonentzat,eta haurrentzat
Tokiko arreta-eta koordinazio-protokoloakEGUNERATUKO DITU, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimak eta bizirauleak onbideratzeko.
Berdintasunaren eta indarkeria matxistaren aurkako borrokaren arloko tokiko jarduketa-planetan jasotako agenda feministarenBERRI EMANGO DIE herritarrei.
GONBITA EGITEN DIE herritarrei berdintasunaren aldeko konpromiso indibidualak eta kolektiboak har ditzaten urte osoan zehar, eta erakundeek zein gizarte-mugimenduek martxoaren 8aren inguruan deitutako ekitaldi eta mobilizazioetan parte har dezaten.”