Hona hemen Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzaren aholkuak elurra egiten duenerako, ondorio txarrik ez izateko edo ahalik eta gehien murrizteko, eragindako herritarrentzat:

Prebentzioko neurriak:

Bidaiatuz gero:

  • Errepideko egoerari   eta    eguraldiari   buruzko    informazioa   aurretik    eskatu. Euskalmet- era jo, edota deitu Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzako telefonora: 011
  • Eguraldia benetan txar-txarra bada, hobe da bidaian ez atera. Ahal dela, erabili garraio publikoa.
  • Alabaina, bidaiatzea ezinbestekoa baduzu, ziurtatu pneumatikoak, galgak eta izotz- kontrakoa ondo daudela, kateak beti eraman, erregai-tanga bete eta hartu berokiak. Ahal baduzu, telefonoa eraman beti; are gehiago, bigarren mailako errepideetan gidatu behar baduzu. Neguko pneumatikoak erabiltzea komenigarria da
  • Poliki ibili, izotz-plakarik balego adi; batez ere, laiotzean.
  • Aurreko autoari tarte handia lagata ibili, normalean uzten den tartea baino handiagoa.
  • Ez aldatu noranzkoa tupustean. Bolanteari gozotasunez eragin.
  • Izotza dagoen zonaldera sartzean, ez zapaldu galga, utzi ibilgailuari bere inertzia hutsez aurrera egiten.
  • Izotza edo elur gogorra topatuz gero jarri kateak, baita zirkulazioko agenteek agintzen dizutenean.
  • Irratia oso lagungarria izan daiteke une oro ondo informatuta egon nahi izanez gero.

Mendira baldin bazoaz

  • Hobe litzateke mendiko txango eta ibilaldiak bertan batera uztea. Irtenez gero, nondik nora ibiliko zaren esanda utzi.
  • Joan nahi duzun lekurako zer eguraldi-aurreikuspen dauden jakin, eta kontuan hartu ez dela harritzekoa mendian eguraldia bat-batean aldatzea.
  • Eraman ekipamendu eta arropa egokia. Motxilan erretserbako jan-edanak eraman.
  • Aukeratu leku egokia, zure sasoiaren, praktikaren eta lekuaren arabera. Ez eman balio handiegirik zure egoera fisikoari ezta zurekin doazenen egoerari ere ez, batez ere umeak badira.
  • Ahal baduzu ez joan bakarrik, eta ahal izanez gero, eraman telefono mugikorra.
  • Aurrez jakizu aterpe edo bordak non dauden, tenperatura asko jaitsi, ekaitza lehertu edo bestelako arazo meteorologikorik izango balitz ere babestu ahal izateko.

Etxean

  • Kontuz ibili berogailu lagungarriekin (estufa edo sutontziekin), ezustekoren bat gerta daiteke eta.

Larrialdietan hartu beharreko neurriak:

Elurretan ibilgailuaren barruan geratzen bazara:

  • Ez atera autotik, denboraleak barruan zaudela harrapatzen bazaitu.
  • Motorra piztuta eta berogailua jarrita eduki; tarteka, berriztatu airea.
  • Saiatu loak ez hartzen. Tapakiren bat eskuratu, eta bero jantzita ibili.

Jarrai   gaitzazu    Euskalmeten    web-orrialdean   (www.euskalmet.euskadi.net)   edo Twitter-en (@Euskalmet).

Larrialdietan, deitu 112 zenbakira