
- > Castellano
Hona hemen Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzaren aholkuak elurra egiten duenerako, ondorio txarrik ez izateko edo ahalik eta gehien murrizteko, eragindako herritarrentzat:
Prebentzioko neurriak:
Bidaiatuz gero:
- Errepideko egoerari eta eguraldiari buruzko informazioa aurretik eskatu. Euskalmet- era jo, edota deitu Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzako telefonora: 011
- Eguraldia benetan txar-txarra bada, hobe da bidaian ez atera. Ahal dela, erabili garraio publikoa.
- Alabaina, bidaiatzea ezinbestekoa baduzu, ziurtatu pneumatikoak, galgak eta izotz- kontrakoa ondo daudela, kateak beti eraman, erregai-tanga bete eta hartu berokiak. Ahal baduzu, telefonoa eraman beti; are gehiago, bigarren mailako errepideetan gidatu behar baduzu. Neguko pneumatikoak erabiltzea komenigarria da
- Poliki ibili, izotz-plakarik balego adi; batez ere, laiotzean.
- Aurreko autoari tarte handia lagata ibili, normalean uzten den tartea baino handiagoa.
- Ez aldatu noranzkoa tupustean. Bolanteari gozotasunez eragin.
- Izotza dagoen zonaldera sartzean, ez zapaldu galga, utzi ibilgailuari bere inertzia hutsez aurrera egiten.
- Izotza edo elur gogorra topatuz gero jarri kateak, baita zirkulazioko agenteek agintzen dizutenean.
- Irratia oso lagungarria izan daiteke une oro ondo informatuta egon nahi izanez gero.
Mendira baldin bazoaz
- Hobe litzateke mendiko txango eta ibilaldiak bertan batera uztea. Irtenez gero, nondik nora ibiliko zaren esanda utzi.
- Joan nahi duzun lekurako zer eguraldi-aurreikuspen dauden jakin, eta kontuan hartu ez dela harritzekoa mendian eguraldia bat-batean aldatzea.
- Eraman ekipamendu eta arropa egokia. Motxilan erretserbako jan-edanak eraman.
- Aukeratu leku egokia, zure sasoiaren, praktikaren eta lekuaren arabera. Ez eman balio handiegirik zure egoera fisikoari ezta zurekin doazenen egoerari ere ez, batez ere umeak badira.
- Ahal baduzu ez joan bakarrik, eta ahal izanez gero, eraman telefono mugikorra.
- Aurrez jakizu aterpe edo bordak non dauden, tenperatura asko jaitsi, ekaitza lehertu edo bestelako arazo meteorologikorik izango balitz ere babestu ahal izateko.
Etxean
- Kontuz ibili berogailu lagungarriekin (estufa edo sutontziekin), ezustekoren bat gerta daiteke eta.
Larrialdietan hartu beharreko neurriak:
Elurretan ibilgailuaren barruan geratzen bazara:
- Ez atera autotik, denboraleak barruan zaudela harrapatzen bazaitu.
- Motorra piztuta eta berogailua jarrita eduki; tarteka, berriztatu airea.
- Saiatu loak ez hartzen. Tapakiren bat eskuratu, eta bero jantzita ibili.
Jarrai gaitzazu Euskalmeten web-orrialdean (www.euskalmet.euskadi.net) edo Twitter-en (@Euskalmet).
Larrialdietan, deitu 112 zenbakira