Pasa den azaroaren 23an, Balmasedako autokarabanetarako eremu berria izango den lehenengo harria jarri zen. Aparkalekua Las Laceras ingurune naturalean kokatuta dago eta Balmasedako Rubén Vadillok izan zen diseinu arduraduna (Argi Arkitektura). Bertan, erakaitzaileak eta Álvaro Parro balmasedako alkateak, azpiegitura nolakoa izango den ikusteko aukera izan zuten; izan ere 14 harrera-lursail izango ditu, 30 m karratuko azalerarekin.

Proiektu honetaz jarduteko eremua 2.200m m2-koa, 4.200 m2-ko lursail batean. Autokarabanak hartzeko zerbitzuari dagokionez, nasa-eremu bat ere egingo da, ur gisak eta wc-ko ur beltzen kasetea husteko, bai eta edateko ura betetzeko ere. Honetaz gain, harria, landaretza edo egurra bezalako materialak erabiliko dira eraikuntzarako nahiz lorategi-eremu eta hiri-altzarietarako. Era berean, dauden baliabideak eta orografía ahalik eta gehien aprobetzatzeko, lehenengo neurri gisa, aintzat hartu da Las Laceraseko bide zaharrerako sarbidea erabiltzea. Modu honetan, oinezkoen bide berri batekin lotuko da.

Honetaz gain, ibilgailuak uzteko aparkaleku bat egitea proposatu da, egoitzari zerbitzua emateko eta iparraldeko desnibelari eutsi ahal izateko. Gainera, indusketa ahalik eta gutxien egiteko, proiektuak proposatzen du azalera lau bat uztea aparkatzeko, beste bat aisialdi-eremuetara zirkulatzeko, eta beste bat gune berdeetarako. Euri-urak ubidera iragazi ahal izateko eremu iragazkorrak sortuko dira, ur horien ibilbide naturala ez kaltetzeko.

Ordainketa, bai nasa-eremua nahiz gaua igarotzeko aparkalekua erabili ahal izateko, sarreran parkimetro bat jarriko da.

Construcciones Morga enpresak burutuko dituean obrak 135.000 euroko kostua izango dute eta aureikuspenen arabera, apirilean bukatuko dira lanak.