
- > Castellano
Gustatuko litzaiguke azaroaren 25a ez oroitzea indarkeria matxistarekin lotutako egun moduan; horrek esan nahiko luke gizarteko gaitz hori desagertu egin dela. Baina gaur egun oraindik ere jarraitzen duenez, urteko egun guztietan haren aurka borrokatzea besterik ez zaigu gelditzen. Arazoari ikusgarritasun handiagoa emateko, Berdintasun Sailak honako programa prestatu du.
Osteguna, azaroaren 7a
Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunarekin lotutako adierazpen instituzionala onetsi zuen Osoko Bilkurak, zeina udal-blogean egongo den argitaraturik oso-osorik azaroaren 25a arte.
Ostirala, azaroaren 22a
Sentsibilizazio-jardunaldia (Puntu Lilaren, diru-zorroen eta boligrafoen banaketa) Emakumearen Etxean.
Larunbata, azaroaren 23a
18:00etan: “Matxismoaren aurrean, gazteok zer?” hitzaldia. Gaztetxokoan, Marriorratz talde feministak antolatuta.
Azaroaren 25a: Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna
Emakumeenganako indarkeriari EZ esateko ekintza kolektiboa. Balmasedako herritar guztiei beren etxeetako leihoetan puntu lila ipintzeko gonbita egiten zaie. Emakumearen Etxean eskura dezakete, eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako borrokaren sinboloa da.
9:30ean eta 11:00etan: “Munduko Andreak” Klaret Antzokian, Zubi Zaharra Ikastolako eta Balmaseda BHIko DBHko ikasleentzat. Munduan zehar, gizarteak ez ditu berdin tratatzen gizonak eta emakumeak. Saio honetan errealitate ezberdinak ikusiko ditugu, eta, batzuetan barrez eta bestetan sufrituz, horien azalean ipiniko gara, funtsean ez baitira hain ezberdinak, eta haien inguruabarrak hain urrunekoak.
18:00etan: Protesta-kontzentrazioa San Severino plazan
Ostirala, azaroaren 29a
17:30ean: “La igualdad es el antídoto de la violencia Machista” hitzaldia. Hizlaria: Garbiñe Mendizabal soziologoa. Emakumearen Etxean. Sarrera doakoa.
Azaroaren 29an (ostirala) eta 30ean (larunbata)
Autodefentsa feministako ikastaroa. Ostiralean 17:00etatik 20:00etara eta larunbatean 10:30etik 19:30era. Doako izen-ematea Emakumearen Etxean (plaza mugatuak).
Aurreko urteetan bezala, tratu onei buruzko tailerrak egingo dira, berdintasunerako hezkuntzarako, ikastetxeetan.