
- > Castellano
Ertzaintzak ohartarazi du besarkada solidarioaren beste kasu bat gertatu dela berriki Balmasedan. Lapurreta-metodo honen bidez, edozein aitzakia baliatuta emakume gazte bat biktimarengana gerturatzen da eta besarkada baten bidez eta indarrik erabili gabe soinean daramatzan baliozko objektuak lapurtzen dizkio (bitxiak, erlojuak, katea, eraztuna…). Edozein susmo izatekotan deitu 112 telefono-zenbakira egitateak salatzeko.