
- > Castellano
Erdi Aroko Azoka dela eta, honako hau jakinarazten da: Dorre kalerako eta San Domingo eta Erreka auzoetarako sarrera zirkulaziorako itxita geratuko dela, maiatzaren 12ko (larunbata) 11:00etatik maiatzaren 13ko (igandea) 23:00ak arte. Larunbat gauean irekita egongo da. Salbuespen gisa posible izango da Zokoko pistatik sartzea, baina zuen ibilgailua ahalik eta gutxien erabiltzeko eskatu nahi dizugu, zure kolaboraziorik handienarekin batera.
Erdi Aroko Azoka dela eta, honako hau jakinarazten da: San Severino plaza, Markes kalea eta Martín Mendía pasealekua (osorik, Foruak 3 eta 4ko Garajeen irteera ere bai), Pío Bermejillo kalea eta Hedegile kaleak itxita egongo dira ibilgailuentzat maiatzaren 11an (ostirala) 11:00etatik aurrera. Izan ere, Azoka kaleotan jarriko da. Gainera, kale horietan dauden garajeen jabeak azoka-egunetan ezingo dira ez garajeetara sartu, ez eta bertatik irten ere. Halaber, Mendia ikastetxeko patioa parking legez erabili ahalho da ostiraleko 17:00etatik aurrera. Maiatzaren 11ko (ostirala) 15:00etatik aurrera, Aldapa kalera Felix de La Torre kaletik (Correos) sartu beharko da.
Azkenik, sor daitezkeen arazoak direla eta, ahal den neurrian lagundu eta ulertzea eskatzen dizuegu.