
- > Castellano
Ertzaintzak jakinarazi digunez, guraso asko Ertzain-Etxera joaten ari dira bere seme-alaba adingabeak atzerrira bidaiatzeko behar duten baimena eskatzeko, (oporretara joateko, ikasketak egiteko, etab.) Baimen mota hau Ertzain-Etxeetan gauzatu bada ere, gaur egun hau aldatu egin da.
Orain eskaerak egiteko urrats hauek jarraitu behar dira:
·Sartu Ertzaintzaren webgunean (https://www.ertzaintza.eus/lfr/eu/web/ertzaintza/)
·Bilaketa eremuan “atzerrira joatea” jarri eta deskargatu eskaera.
·Eskaera beteta, edozein Ertzain-Etxean eskura eman, behar den dokumentazioarekin.