
- > Castellano
Tokiko Hautagaitza Independenteko (CLI) Aitor Larrinaga García Balmasedako alkate aukeratu dute, 2019ko ekainaren 15eko Udalbatza eratzeko Osoko Bilkurako 13 zinegotzietatik 7ren botoa jaso ostean. Álvaro Parro Betanzosengandik (EAJ) makila jaso ostean, honako hauek izan dira bere lehenengo hitzak karguan: “Makila hau zuena da. Nik 4 urtez izango dut. Mila esker”.
Beteta zegoen Udalbatza aretoan, Udalbatza berriak bere kargua zin egin eta alkate izendatu du, CLIko 6 zinegotzien eta EH Bilduko zinegotziaren aldeko botoekin. Bideoan gertatutakoaren laburpena ikus daiteke.

Nueva Corporación Municipal

Álvaro Parro entrega la makila a Aitor Larrinaga

Aitor Larrinaga, nuevo Alcalde de Balmaseda