
- > Castellano
Gaur hasiko da Kulturartekotasunaren X. Astea. Mundu gero eta txiki eta globalizatuago honetan, kultura desberdinak elkarrengana gerturatu nahi ditugu, eta gure kaleetako aberastasuna eta aniztasuna agerian jarri. Aste honetan, egunero, elkarrizketa txiki batzuk argitaratuko ditugu udal-blogean, gure herrian bizi diren beste kultura batzuetako pertsonak apur bat gehiago ezagutzeko. Oraingo honetan, Marokoko Abderrazak aurkezten dizuegu: Bilbotik hurbilago bizitzeko asmoa zeukan, baina Balmasedako adeitasunak eta lasaitasunak harrapatu egin zuen.