
- > Castellano
Balmasedako Udalak herritarren parte-hartzea sustatzen jarraitzen du, eta Auzoetatik Balmaseda egiten aurkeztu nahi dugu.
Parte hartzeko proiektu berria da, auzoz auzo egingo diren hobekuntza zehatzak jorratuko dituena. Horrela, errazagoa izango da kale bakoitzak behar dituen hobekuntza txikiak identifikatzea, bertako biztanleen eskutik, auzoak hobetuz Balmaseda osoa hobetuko delako premisarekin.
Datozen urteetan, aurrekontuan murrizketak egotea espero da COVID-19aren pandemiaren ondorioz, eta proiektuaren asmoa da Balmasedako pertsonen bizitza hobetzeko bideratutako euro bakoitza optimizatzea, ahalik eta eragin positiboenarekin euren bizitzan.
Proiektuak Balmaseda 6 unitate edo jarduketa-gunetan banatzen du, auzotan. 6 hilean behin auzo batean jardungo da: inprimakiak auzo horretako postontzietan banatuko dira, proposamenak jasotzeko kutxa bat ipiniko da eta data bat finkatuko da inprimakiak aurrez aurre jasotzeko.
Galdera hau da: “zer proposatuko zenuke zure auzoa hobetzeko?”
Behin proposamenak jasota, analisi bat egingo da, eta gobernu-taldeak egin daitezken hobekuntzak aurrera eramateko konpromisoa hartuko du. Horrela, beste erantzun-inprimaki bat banatuko da postontzietan, auzo horretan hartutako konpromisoekin.
Lehen etapa horretan, jarduketa-gunea honako hauek osatuko dute: Presa Encimera, Enkarterri etorbidea eta Penilla.
Zein proposamen egin ditzakezu Auzoetatik Balmaseda egiten prozesuan?
Obra txikietara bideratutako aurrekontuarekin egin daitezkeen hobekuntzak.
Zer egingo dugu jasotako iradokizunekin?
Iradokizunak aztertu eta teknikoki baloratuko ditugu, lehentasuna emateko eta adosteko zeintzuk egin daitezken eta noiz, baita zeintzuk ezin diren egin ere. Emaitzak udal-webgun
ean eta -blogean kontsultatu ahalko dira.
Gainera, itzulketa-dokumentu bat diseinatuko da, eta prozesuak barne hartutako guneko etxebizitza guztietako postontzietan banatuko da.
Jarduketa-guneak
Prozesuaren jarduketa-guneak auzoak izango
dira, eta bat landuko da 6 hilean behin. Lehen etapan, proiektua honako hauetan garatuko da: Presa Encimera, Enkarterri etorbidea eta Penilla, irailaren 21etik urriaren 9ra.
Zein proposamen ez dira onartuko? Adibideak
- Kale, parke eta auzoak erabate berrurbanizatzea.
- Ekipamendu handiak, kiroldegiak, igerilekuak eta osasun-zentroak eraikitzea edo handitzea.
- Udal-eskumenekoak ez diren esku-hartzeak.
Parte hartzeko bideak
Aurrez aurre
- Inprimakiko atal ebakigarria auzoetako informazio-paneletan kokatutako postontzietan utziz.
- Irailaren 29an osasun-zentroan 11:00etatik 14:00ak arte ipiniko dugun karpan, eta 16:00etatik 19:00etara plaza gorrian.
Sarean
- Sareko galdetegi bati erantzunez.
- Postontzian sartutako inprimakian agertuko den QR kodearen bidez.
Lagunduko diguzu zure auzoak behar dituen hobekuntzak identifikatzen?