
- > Castellano
Gaurtik, irailak 12, eta hilaren 25era arte, “Auzoetatik Balmaseda Egiten” proiektuaren edizio berri bat jarriko da abian. Oraingo honetan, Galtzada, Kristo, Arbiz eta Auzoak eta Saltacaballosera hurbildu nahi dugu.
Galdera hau da: “zer proposatuko zenuke zure auzoa hobetzeko?”
Behin proposamenak jasota, analisi bat egingo da, eta gobernu-taldeak egin daitezken hobekuntzak aurrera eramateko konpromisoa hartuko du. Horrela, erantzun-inprimaki bat banatuko da postontzietan, auzo horretan hartutako konpromisoekin.
Zein proposamen egin ditzakezu Auzoetatik Balmaseda egiten prozesuan?
Obra txikietara bideratutako aurrekontuarekin egin daitezkeen hobekuntzak.
Zer egingo dugu jasotako iradokizunekin?
Iradokizunak aztertu eta teknikoki baloratuko ditugu, lehentasuna emateko eta adosteko zeintzuk egin daitezken eta noiz, baita zeintzuk ezin diren egin ere. Emaitzak udal-webgunean eta -blogean kontsultatu ahalko dira.
Gainera, itzulketa-dokumentu bat diseinatuko da, eta prozesuak barne hartutako guneko etxebizitza guztietako postontzietan banatuko da.
Jarduketa-guneak
Prozesuaren jarduketa-guneak auzoak izango
dira, eta bat landuko da 6 hilean behin. Etapa honetan, proiektua honako hauetan garatuko da: Galtzada, Kristo, Arbiz eta Auzoak eta Saltacaballosera, irailaren 12tik 25era.
Zein proposamen ez dira onartuko? Adibideak
- Kale, parke eta auzoak erabate berrurbanizatzea.
- Ekipamendu handiak, kiroldegiak, igerilekuak eta osasun-zentroak eraikitzea edo handitzea.
- Udal-eskumenekoak ez diren esku-hartzeak.
Parte hartzeko bideak
Aurrez aurre
- Inprimakiko atal ebakigarria auzoetako informazio-paneletan kokatutako postontzietan utziz.
- Irailaren 14an Zubi Zaharrean 11:00etatik 14:00ak arte ipiniko dugun karpan, eta 16:00etatik 19:00etara geralekuan.
Sarean
- Sareko galdetegi honi erantzunez.
- Postontzian sartutako inprimakian agertuko den QR kodearen bidez.
Lagunduko diguzu zure auzoak behar dituen hobekuntzak identifikatzen?