
- > Castellano
Martxoaren 3ko eta 4ko asteburuan, baso-berritzeko auzolanarekin hasiko gara Balmasedan. Horregatik, parte-hartzaile guztiei lagunduko dieten hainbat argibide partekatzen ditugu hemen. Gainera, azken unean izena eman nahi duten horiek, aukera izango dute ostiralera arte HAZen, Kultur Etxean eta esteka honetan: https://forms.office.com/e/YNHuxbTJkS
AUZOLAN BASO-BERRITZEKO JARRAIBIDEAK
Asteburuetan, goizeko 10:00etatik 12:00etara
Nola?
Lokaztutako lurrerako oinetako eta arropa egokiarekin.
Udalak basoberritzeko behar diren aitzurrak eta materiala emango du. Basoberritzearen puntuan bertan hartuko da material hori.
Auzolaneko gunera sartzeko, bi modu egongo dira:
A aukera: Oinez, ibilbide gorritik. Institututik 15-20 minutu inguru behar dira irudian adierazten dugun aldapatik igotzeko. Bidea seinaleztatuta egongo da, eta basoberritze-gunean arduradun bat egongo da zain. 10: 00etan goian egotea eskatzen da; beraz, 9:15ean oinez irtetea gomendatzen da, herriaren erdigunetik.
B aukera: Udalak ibilgailu bat jarriko du zuhaitz loditik irteten dena. Horretarako 9:30etan geratuko gara plazan.
Erreferentziako telefonoa norbaitek zalantzak baditu, galtzen bada edo argibideak behar baditu: 688 71 73 84

