
- > Castellano
- Abisu Horia baso-sute arriskuagatik 15:00ak arte.
- Abisu Horia haizeagatik haizeguneetan 21:00ak arte.
- Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milletan 21:00etatik 24:00ak arte.
Euskalmet azaltzen digu zerua tarteka hodeitsu edo oso hodeitsu egongo dela. Egunaren bigarren partean zaparrada txikiak botako ditu, zenbait tokitan ertainak. Gainera trumoi-ekaitzak izan daitezke, bereziki barnealdean. Hego/hego-mendebaldeko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin, bereziki haizeguneetan. Gauean haizea mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko da eta ahul-bizi ibiliko da, bolada gogorrekin, eta oso gogorrekin kostaldean. Tenperatura maximoetan
aldaketarik ez.
Gogoratzen dizuegu maila horia arrisku neurritsua adierazten duela, orokorrean biztanleentzat ez da arazo meteorologikorik, baina bai aktibitate zehatz batzuentzat.