
- > Castellano
Ekainak 27: 40 graduetara heltzea espero dugu gaurkorako eta alerta laranjan jarraitzen dugu 12:00etatik 21:00etara. Tenperatura altuak eta alerta laranjak ekainaren 28 eta 29an jarraituko dute, ostirala eta larunbata hurrenez hurren.
Datozen egunetan 38º-ra arteko tenperaturak ekarriko dizkigun bero-bolada iritsiko omen da. Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du adierazitako fenomenoagatik. Horrek esan nahi du arriskua neurrizkoa dela, herritarrentzat oro har arrisku meteorologikorik ez dagoela, baina bai jarduera zehatz batzuei begira.
Baina azken orduetan datozen ostegun eta ostiralerako, ekainak 27 eta 28 hurrenez-hurren, abisu laranjan egongo garela aurreratu digute. Honek metereologi arazo nabarmena izango dugula esan nahi du.
Hementxe dituzu hurrengo asteetan izango ditugun egun beroetan ezustekoak ekiditeko aholku batzuk: