
- > Castellano
Covid-19ak Balmasedan izan duen eragin ekonomikoari aurre egiteko aparteko eta premiazko laguntzak
Eskaera egiteko epea 10 lanegunekoa izango da BAOn argitaratzen denetik aurrera zenbatzen hasita. Beraz, epea gaur, ostiralean hasiko da (maiatzaren 15ean), eta ostegunean, amaituko da (maiatzaren 28an).
Eskaera egiten duen pertsona autonomoa bada, eskaera bakarra aurkeztu beharko du, nahiz eta bere konturako langileak izan (eskaera bera da).
Ondasun erkidego edo sozietate bat izatekotan, zati finkorako, enpresako kide edo autonomo bakoitzak eskaera bana egin beharko du. Eta zati aldagarrirako, enpresak langileak baldin baditu bere kargu, enpresa, hau da, sozietatea izango da zati aldagarri horri dagokion eskaera egingo duena.
Eskaera bitarteko hauen bidez egin ahal izango da:
- Telematikoki: www.balmaseda.eus – Tramiteak online – Instantzia orokorraren eskaera.
- Posta elektronikoaren bidez: ayto@balmaseda.eus. Eskaera eta dokumentazioaz gain, Eskaera orokorraren instantzia bete behar da (erantsita dago).
- Postaz: Postetxetan, posta ziurtatu irekiaren bidez. Honako helbide honetara bidali behar da: Balmasedako udaletxea, San Severino plaza 1. 48800 Balmaseda.
- Aurrez aurre: udaletxeko lehenengo solairuan dagoen postontziaren bidez, Udaltzaingoaren bulegoaren ondoan. Aurrez aurre egitean, Udalak posta elektroniko bidez bidaliko du udal-erregistroan sartu izanaren ziurtagiria.
Interesdunak ezohiko prestazioa eskatu badu, baina oraindik aitortu ez badiote, eskatu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko du, baita jasotzean igorriko den zinpeko adierazpena ere (zinpeko adierazpenaren eredu bat erantsita dago).
Zinpeko adierazpen bat erantsi da, fakturazioa gutxienez % 30 murriztu duten jardueretarako eta hori frogatzen duen kontabilitate-dokumentu edo dokumentu fiskalik aurkezten ez dutenentzat.
Informazio gehiagorako: balmalan@balmaseda.eus 657 795 809
odc@balmaseda.eus 647 633 497
centrodeempleo@balmaseda.eus 610 699 183