Apirilaren 12tik 14ra Balmaexpress Film Express Laburren jaialdiaren bigarren edizioa iritsiko da, Balmaseda zinema-agertoki gisa jartzen duena. Lehiaketan parte hartu nahi baduzu, eman izena www.balmasedaexpress.com helbidean. Eta, besterik gabe, zinema-asteburu batez gozatu nahi baduzu, hemen duzu programa:
Apirilak 12, ostirala
18.00: Aurkezpena. Kultur Etxea.
18.15-21.00: Star Wars haurrentzako jarduerak: jedien akademia, photocalla, tiro-barraka, etab.
21.15: “Los Cazafantasmas” zine saioa. Sarrera doan lekua bete arte. Klaret Antzokia.
Apirilak 13, larunbata
Egun osoan zehar giroa filmeko pertsonaiekin herriko kaleetan zehar.
11.00: “Kung Fu Panda 4” haurrentzako zine saioa. Sarrera doan lekua bete arte.
13.00: “Zineman espezialista izateko trikimailuak” tailerra, José Antonio Rojo aditu ezagunaren eskutik. Klaret Antzokia.
16.30: “Los Cazafantasmas” zine saioa. Sarrera doan lekua bete arte. Klaret Antzokia.
17.00: Atera argazki bat “Loca academia de Policía” filmaren auto batekin. San Juan plaza.
18.30: Txokolatea txurroekin. San Juan plaza.
19.30: Espezialisten ikuskizuna (José Antonio Rojoren bonzo erreketa barne). San Severino plaza.
21.00: “Kung Fu Panda 4” haurrentzako zine saioa. Klaret Antzokia.
21:30: Bilbotxeroen kontzertua. San Juan plaza.

Apirilak 14, igandea
12.00: Atera argazki bat benetako Goya sarietako estatuatxo batekin. Klaret Antzokia.
13.00: Star Wars desfilea 501 legioarekin. Herriko kaleetan zehar.
16.00: Balmaexpress Film Express Laburren II. Jaialdiaren gala. Klaret Antzokia.
18:30: Jaialdira aurkeztutako film laburren emanaldia. Klaret Antzokia.
Gainera…
Erosi bertako dendan apirilaren 8tik 14ra, eta Klaret Antzokian urteko zinema ikusteko bi gonbidapen bikoitz eta zinemarako 100 gonbidapen zozketatuko dituzu.
Gala Javier Sierrak (Juego de Cartas) aurkeztuko du eta gonbidatu bereziak izango ditugu: Lander Otaola, Urko Olazabal, Maribel Salas, Itziar Lazkano, Kepa Sojo…