2023an, ibilbide bat egin zen Balmasedako auzoetan barrena, auzokoen beharrak, proposamenak eta kezkak jasotzeko. 2026an, egungo Balmasedako Udaleko Gobernu Taldeak ekimen horri heldu dio berriro, eta, maiatzean eta ekainean, auzoak zeharkatuko ditu, auzokideekin zuzeneko bilerak egiteko.

Saio horien bidez, entzuteko eta elkarrizketarako guneak sortu nahi dira, informazioa partekatzeko, ekarpenak jasotzeko eta gure herriko eremu bakoitzaren errealitatea zuzenean ezagututa lanean jarraitzeko.

Balmaseda auzoz auzo hurbileko harremanetarako tresna gisa planteatzen da, tokiko administrazioaren eta herritarren arteko komunikazioa indartzeko eta auzo bakoitzean beharrak eta lehentasunak identifikatzeko. Lehen bi topaketak egin dira El Castillo La Piedra, Madalena pasealekua, Beheko Madalena, Dorrea, Santo Domingo, Erreka, San Severino plaza, Aldapa eta San Severino Zeharkalea auzoetan. Kontuan hartu da parte hartu duten bizilagunek erakutsi nahi izan digutena, kasu askotan konpon daitezkeen beharrak.

Kolitzako igoeraren asteburuan (maiatzak 23) ez dira auzoak bisitatuko; maiatzaren 30etik aurrera jarraituko dute:

Maiatzak 30, larunbata:
Ordutegia: 11:00-14: 00
Ibilbidea: Kristo (11:00) – Galtzada (11:30) – Arbiz (11:45) – La Penilla (12:30) – El Peñueco (13:30).

Maiatzak 31, igandea:
Ordutegia: 11:00-14: 00
Ibilbidea: Hedegilea (11:00) – Foruen plaza (11:45) – Pio Bermejillo (12:30) – Legardako Markesaren plaza (13:00) – Martin Mendia kalea (13:15).

Ekainak 6, larunbata:
Ordutegia: 11:00-14: 00
Ibilbidea: Martín Mendia kalea (11:00) – San Lorenzo (11:30) – Félix de la Torre (12:00) – Virgen de Gracia (12:30) – Las Laceras (13:00) – Pandozales (13:30)

Ekainak 7, igandea:
Ordutegia. 11:00- 14:00
Ibilbidea: San Inazio (11:00) – Geltokia (11:45) – Martin Mendia pasealekua (12:15) – Lehendakari Agirre parkea (12:30) – Zurrategia (13:00) – Hilerria (13:30)

Ekainak 13, larunbata:
Ordutegia: 11:00-14: 00
Ibilbidea: Kuboa (11:00) – Mojen zelaia (11:30) – Enkarterrietako etorbidea (12:00) – Presa Encimera (13:00)

Zatoz eta parte hartu!