Balmasedako Udalak, Kultura Zinegotzigoaren bidez, kontakizun laburren lehiaketa antolatu du, bi helbururekin: literatura-sorkuntza sustatzea, eta hiribilduan ditugun baliabideei eta bertako ondare- eta turismo-arloko elementu garrantzitsuei balioa ematea.

Oinarriak

Gaia: Balmaseda hiribildua.

Generoa: kontakizun laburra

Modalitatea: euskara edo gaztelania

Aurkezteko epea: 2024ko abenduaren 1etik 2025eko urtarrilaren 31ra, biak barne.

1. Parte-hartzaileak

Nahi duten guztiek har dezakete parte lehiaketan, kategoria hauetako banaketaren arabera:

  • Gazteen kategoria: 13-18 urte (biak barne).
  • Helduen kategoria: 18 urtetik gora.

2. Gaia

Lehiaketaren gaia Balmaseda hiribildua izango da eta baloratu egingo da kontakizunak gai horrekin zenbaterainoko lotura duen, beste irizpide batzuen artean.

3. Formatua

Kontakizuna DIN-A4 formatuan aurkeztu beharko da (letra-mota: Times New Roman; tamaina: 12; lerroartea: 1,5). Eskuz idatzita ere aurkez daiteke, eta hori kontuan hartuko da balorazioa egiterakoan. Gutxienez bi orrialde izan beharko ditu eta gehienez bost, eta PDF formatuan aurkeztu behar da.

Kontakizunak edozein literatura-generotakoak izan daitezke.

Lanek originalak eta argitaragabeak izan behar dute, eta ezin dute aurrez beste deialdiren batean aurkeztutakoak izan. Egilea izango da arau hori haustearen ondoriozko jarduketen arduradun bakarra.

Aurkeztutako lanetan ezin izango da hizkera sexistarik erabili, ezta emakumeen eta gizonen rolekin lotutako estereotiporik ere, bat etorriz Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritakoarekin.

4. Aurkezpena

Lanak liburutegian aurkeztu ahal izango dira, aurrez aurre edo posta elektronikoz bidalita.

Aurrez aurre

Lehiaketara aurkeztutako lanaren hiru kopia entregatuko dira gutun-azal bakarrean, izenburua jarrita eta goitizen batekin sinatuta. Kanpoaldean testu eta helbide hauek idatzi beharko dira, eta ez da egilea identifikatzeko aukera eman dezakeen beste xehetasunik jarri behar:

“Balmaseda Hiribildua” Kontakizun Laburren II. Lehiaketa, (euskara) edo (gaztelania) eta kategoria

Liburutegia, San Juan plaza 1 – 48800 Balmaseda

Barruan beste gutun-azal bat sartuko da, hori ere itxita (plika), eta bertan hauek jarri beharko dira: erabilitako goitizena, egilearen izen-abizenak, NANaren edo dagokion nortasun-agiriaren kopia, helbidea, helbide elektronikoa eta harremanetarako telefono-zenbakia.

Posta elektronikoz

Mezu bat bidali beharko da helbide honetara: biblioteca@balmaseda.eus. Gaian lehiaketaren izena, kategoria eta hizkuntza jarri beharko dira, eta bi artxibo erantsi.

Lehenengo artxiboa: lehiaketara aurkeztutako lana, izenburua jarrita eta goitizen batekin sinatua.

Bigarren artxiboa: erabilitako goitizena, egilearen izen-abizenak, helbidea, harremanetarako telefono-zenbakia, helbide elektronikoa eta NANaren edo dagokion nortasun-agiriaren kopia eskaneatua.

5. Epaimahaia

Epaimahaia hiribilduko kultura-elkarteekin lotura duten pertsonek osatuko dute:

Alderdi hauek baloratuko ditu:

– Originaltasuna

– Idazkeraren arintasuna

– Erabilitako ortografia eta gramatika

– Lanaren kalitatea oro har

– Kontakizunaren gaiak zenbaterainoko lotura duen Balmaseda hiribilduarekin.

– Eskuz idatzitako lanak (onenetik okerrenera baloratuko dira, hauen arabera: garbitasuna, ortografia, kaligrafia, etab.).

Epaimahaiaren erabakia apelaezina eta atzeraezina izango da. Saria banatu gabe utzi ahal izango da.

6. Sariak

Gazteen kategoria

  1. saria: hiribilduko liburu-dendetan erabiltzeko 40 euroko bonua.
  2. saria: hiribilduko liburu-dendetan erabiltzeko 30 euroko bonua.

Helduen kategoria

1.saria: hiribilduko liburu-dendetan erabiltzeko 60 euroko bonua.Helduen kategoria:

2. saria: hiribilduko liburu-dendetan erabiltzeko 40 euroko bonua.

Liburu-dendetan bonuak erabiltzeko azken eguna 2025eko martxoaren 31 izango da.

2025eko otsailaren 10etik 15era bitartean izango da eta sare sozialetan nahiz idatzizko prentsan iragarriko da.

Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin dakar oinarri guztiak onartzea.

7. Epaimahaiaren erabakia eta sari-banaketa

2025eko otsailaren 10etik 15era bitartean izango da eta sare sozialetan nahiz idatzizko prentsan iragarriko da.

Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin dakar oinarri guztiak onartzea.