
- > Castellano
BalmasedaOnline.eus hiribilduko produktu eta zerbitzu guztiak leku bakarrean izateko aukera eskaintzen du; klik batekin nahikoa da.
Ohiko marketplace inpertsonaletan, tokiko enpresen ahaleginari esker, kanpoko eragile batek eskaintza kontrolatzen du, bidalketak kudeatzen ditu eta bezeroei arreta ematen die, komisioa jasotzeko. Baina Balmaseda Online ez da hori. Ez da besterik gabe enpresen produktuak edo zerbitzuak sustatzeko erabiltzen den leku bat ere, enpresak salmenten zain geratzen diren bitartean.
Udalerriko negozioek beraientzat sortutako proiektu bat da, Sustapen Ekonomiko, Enplegu eta Merkataritzako Zinegotzigoak sustatutako leku propio bat. Bertan, herritarrei eta turistei laguntza ematen zaie hiribilduko negozio, produktu eta zerbitzu guztiak ezagutzeko eta lokalizatzeko. Kontsumitzaileak negozioekin jartzen dira harremanetan; hala, negozioek arreta ematen diete, beraiek kobratzen diete zuzenean, zerbitzuak ematen dizkiete, eskariak prestatzen dituzte eta horiek etxera bidaltzeaz arduratzen dira. Balmaseda Onlinek zubi-lana egiten du, hiribilduko enpresak modu errazean lokalizatzeko, kontratatzeko, horietan erosteko edo horiekin harremanetan jartzeko. Dagoeneko askotariko zerbitzuak aurki daitezke balmasedaonline.eus plataforman: jatetxeak, tabernak, moda, osasuna eta edertasuna, elikadura, etxeko gauzak eta apaingarriak, kirola eta kultura, artisauak, fabrikatzaileak, eta abar.
Zein da plataforma hori erabiltzearen alderik onena?
- Tokiko kontsumoa bultzatzen dugu.
- Hiribilduko merkataritza-eskaintzaren digitalizazioa babesten eta sustatzen dugu.
- Herritar eta turistek behar dituzten produktu eta zerbitzu guztiak aurki ditzakete Interneten, bilaketa erraz eta arin bat eginda.
Plataforman 300 negozio baino gehiago aurkituko dituzu: 123 saltoki, 101 ETE eta 34 ostalaritza-establezimendu. Horiek guztiek 4 plan eskainiko dizkizute:
- Fitxa sinplea: enpresen oinarrizko harremanetarako datuak bakarrik agertzen dira.
- Fitxa osoa: negozioaren deskribapena agertzen da eta WhatsApp edo sare sozialen bidez harremanetan jartzeko aukera ematen du.
- Web informatiboa: horren bidez, enpresek beren datuak, irudi korporatiboa eta produktu edo zerbitzuen eskaintza aurkezten dituzte, web-espazio propio baten bidez (baina online saltzeko edo kontratatzeko aukerarik gabe).
- Web osoa: plan honek aurreko aukera guztiak ematen ditu, gehi ecommerce edo online dendaren funtzionalitateak. Alegia, produktuak online erosteko edo zerbitzuak online erreserbatzeko aukera egongo da, enpresa bakoitzak erabakitzen duen baldintzetan.
Plataformara sartzera eta gehien interesatzen zaizuna bilatzera gonbidatzen zaitugu. Balmasedako negozio guztiak eskura dauzkazu.
Gogoratu: tokian erostearen bidez kaleak argitzen ditugu.