
- > Castellano
Dagoeneko argitaratu dira Balmasedako Udalak 2018an eskaintzen dituen enplegua eta tokiko merkataritza sustatzeko bost diru-laguntzak.
Gaur bertan argitaratu dira Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (BAO) merkataritzarako hiru laguntzen oinarriak. Laguntza horiek urriaren 1etik 31ra eskatu ahal izango dira:
-Merkataritzako, zerbitzuetako eta ostalaritzako establezimenduak ireki eta berritzeko.
-Lokal hutsak txukuntzeko.
-Gazte ekintzaileek merkataritza lokalak alokatzeko.
Enpleguari dagokionez, gogorarazi nahi dugu enpresa- eta inbertsio-proiektuak sortzeko eta abian jartzeko diru-laguntzak apirilaren 9an argitaratu zirela, eta langabeak kontratatzeko laguntzak, berriz, hil honen 19an. Bi kasuetan, azaroaren 30a izango da eskaera egiteko azken eguna.
Jarraian, diru-laguntza bakoitzaren datu garrantzitsuenak xehatuko ditugu. Zalantzarik izanez gero, jo Elkarwork Guneara (helbidea: Pío Bermejillo 38; tel.: 946801002).